Etxebizitza hutsak

DEIALDI BERRIA:

Etxebizitza alorra lehentasunezkoa da tolosarrei herrian bizitzeko aukera eskaintzeko. Zentzu horretan, Udala buru belarri ari da lanean etxebizitza berrien eraikuntza sustatzeko, baina ezinbestekoa da, baita ere, etxebizitza hutsak mobilizatzea eta etxebizitza sarbidea errazteko bestelako neurriak hartzea.

Zentzu horretan Tolosako Udalak etxebizitza hutsak eraberritzeko eta alokairu soziala bultzatzeko dirulaguntzen deialdia abiatu du. Bi helburu nagusi ditu diru-laguntza honek: etxebizitza jabeei erreformak egiteko erraztasun gehiago ematea Eusko Jaurlaritzaren laguntzak osatuz, modu horretara etxebizitza huts gehiago mobilizatzea lortzeko; eta bestetik, etxebizitzak Bizigune programaren bidez alokairuan  jartzea, alokairu babestuko aukerak areagotzeko herrian, alokairu errentak merkatu-preziotik beherakoak izan daitezen.

NORI ZUZENDUA:

Tolosan alokairura bideratu nahi dituzten etxebizitza hutsen jabe diren pertsonei zuzenduta dago deialdia.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

  • Alokatu nahi den etxebizitza Tolosan kokatuta egotea.
  • Etxebizitzaren jabea Tolosako udalarekin, ogasunarekin eta gizarte segurantzarekin dituen betebeharretan egunean egotea.
  • Etxebizitza Bizigune programan sartzea.
  • Alokabiren txosten teknikoan ezarritako eta jabetzaren konturako obrak egitea.
  • Bizigune egitasmoan sartzen diren etxebizitzek eta haien jabeek une bakoitzean indarrean dagoen araudiak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Eusko Jaurlaritzak etxebizitza birgaitzeko eta Bizigune programaren bidez eskuragarri jartzeko obra partikularretarako diru-laguntzen lerro bat badu, ezinbestekoa izango da hura eskatzea.

DIRU-LAGUNTZEN ZENBATEKOA

  • 4.000€ arte herrigunetik kanpo dauden etxebizitzetarako.
  • 8.000€ arte etxebizitza Alde Zaharrean kokatuta badago

Laguntzak eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera emango dira, aurrekontuan aurreikusitako zenbatekoa agortu arte. Eskabidea aurkeztu dela ulertuko da beharrezko dokumentazio guztiarekin batera aurkezten denean.

Eskabideak laguntza jasotzeko baldintzak betetzen baditu, baina ekitaldi horretako aurrekontua agortuta badago, eskaera horrek lehentasuna izango du hurrengo urteko aurrekontuan aurreikusitako zenbatekotik finantzaketa lortzeko, betiere eskaeren hurrenkeraren arabera.


ESKAERAK NOIZ, NON ETA NOLA AURKEZTU:

Eskaerak aurrez aurre Udalaren Erregistro Orokorrean (UDATE) edo Telematikoki Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (www.tolosa.eus) aurkeztu beharko dira azaroaren 30a bitartean.

Horiez gain, pertsona fisikoek ondorengo bideak ere zabalik izango dituzte eskaerak aurkezteko: posta-bulegoetan, erregelamenduz ezartzen den moduan, Espainiaren ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan, bulego kontsularretan edo Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan , erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan edota indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan.

INFORMAZIO GEHIGARRIA ETA ESKAERA ORRIAK (eranskinak)

Fichier attachéTaille
PDF icon Ordenantza186.85 Ko
PDF icon Deialdia253.67 Ko
Microsoft Office document icon Eskaera orria226.5 Ko