Ilustrazio zientifikoari buruzko STEAM tailerra
Marrazketa tresna paregabea da ingurua arakatu, behatu eta xehetasun txikietan arreta jartzeko. Izan ere, begien parean duguna marrazteko, izan hosto, harri, paisaia edo intsektu bat, aurren duguna arretaz begiratu behar dugu. Elhuyarrekin batera antolatutako tailer honetan, gure ingurua zein bioaniztasuna hobeto ezagutuko ditugu, horretarako ilustrazio zientifikoa erabiliz. Amaieran, inguruko bizidun zein bizigabeak erregistratzeko teknika ezberdinak biltzen dituen landa-koaderno bat osatuko du parte-hartzaile bakoitzak.
Saioa abenduaren 30ean izango da Tolosako haur liburutegiko ekintza gelan. 11:00etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. 7-10 urte bitartekoentzat da, eta aldez aurretik izena eman behar da, aforoa mugatua baita.
IZEN EMATEA (abenduaren 15etik aurrera, 09:00etan)
| Fichier attaché | Taille |
|---|---|
| 2.96 Mo |


.jpg)
