STEAM tailerra

Hitzordua
Informazio gehiago

Ilustrazio zientifikoari buruzko STEAM tailerra

Marrazketa tresna paregabea da ingurua arakatu, behatu eta xehetasun txikietan arreta jartzeko. Izan ere, begien parean duguna marrazteko, izan hosto, harri, paisaia edo intsektu bat, aurren duguna arretaz begiratu behar dugu. Elhuyarrekin batera antolatutako tailer honetan, gure ingurua zein bioaniztasuna hobeto ezagutuko ditugu, horretarako ilustrazio zientifikoa erabiliz. Amaieran, inguruko bizidun zein bizigabeak erregistratzeko teknika ezberdinak biltzen dituen landa-koaderno bat osatuko du parte-hartzaile bakoitzak.

Saioa abenduaren 30ean izango da Tolosako haur liburutegiko ekintza gelan. 11:00etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. 7-10 urte bitartekoentzat da, eta aldez aurretik izena eman behar da, aforoa mugatua baita.

IZEN EMATEA

EranskinaTamaina
PDF icon ZT ASTE SANTUA (POSTERRA).pdf256.65 KB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA