Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak gaur arratsaldean egin du agintaldi berriko lehen batzarra, eta bertan izan da, azken urteetan lehen aldiz, Tolosako alkatea.
Ospitale publiko berriaren aferari irtenbidea elkarlanean emateko eta eskualdean ahots bateratu bat izateko osatu zen taldea 2020an, eta osasun eremuko 25 udalerritako alkateek osatu izan dute. Bada, Tolosa ez da orain arte mugimendu horren parte izan. Aurrerantzean, aldiz, bertan parte hartzeko konpromiso irmoa azaldu du Andu Martinez de Rituertok.


.jpg)
