Gasteizko Europa Jauregian, atzo, abenduak 18, burutu zen ekitaldian jaso zuen ziurtagiria Olatz Peon Ormazabal alkateak Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuaren eskutik. Ziurtagiri honek, esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du.