Datorren otsailaren 7an, AKTIBATU 2019 Natura turismoa eta Iraunkortasunaren jardunaldiaren VII. edizioa ospatuko da. Tolosako (Gipuzkoa) Topic zentroan ospatuko den jardunaldi hau Bizibiziki, natura turismoa eta iraunkortasuneko aholkularitza enpresak, Tolosako Udalaren babesarekin, antolatzen du. Natura turismoan sektoreko profesionalak, sektore pribatuko zein publikoko bestelako profesionalak edota turismoa eta iraunkortasunarekin zerikusia duten ikertzaileak eta ikasleak biltzen dituen ekimena eta eztabaidarako gunea dira AKTIBATU jardunaldiak.