Ekainaren 7an, energia aurreztearekin lotutako frogak eta jolasak izango dira, gaztetxoentzat, Zumardi Handian. Tolosaldea Garatzen garapen agentziak energia aurrezteko kontzientziazio lanketa berezia egin du aurten, gaztetxoekin. Martxoan “ Energiaren superheroia izateko gida ” kanpaina jarri zuen martxan, aurrezteko erronkak proposatuz. Ekintza horien artean zeuden, hala nola, gailu elektrikoak itzaltzea, oinez edo bizikletaz mugitzea, edota ur txorrota ixtea.