Martxoaren 22an Tolosako saltokiak kaleetara aterako dira 10:00etatik 20:00etara
Iritsi da BRADERIE, iritsi da Tolosako saltokien egun handia! Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, kaleak nahiz San Frantzisko pasealekuko Artxibo parea bertako saltokien eskaintzaz beteko dira.
Guztira 55 bat saltokiek hartuko dute parte eta mota askotako produktuak aurkituko dira: gizon- emakumeeneta haurren arropa, lentzeria, oinetakoak, kiroletako arropa, osagarriak eta bitxitegiak, jostailuak… Egin klik ondorengo mapan saltoki guztiak ezagutzeko:
Egun guztiko programazio berezi bat ere antolatu da hurbiltzen den guztiarentzat:
10:00-20:00 | Tolosako saltokiek produktuak kalera aterako dituzte |
10:30-14:30 / 16:30-19:30 | Tren Txu-Txua herrian bueltaka egun osoan zehar. Triangulo plazatik. |
16:30 | Lasko Txaranga |
Egun polita datorkigu, animatzen? Informazio guztia tolosandco.org/braderie-2025-n.
_page-0001.jpg)