Larunbat honetan BRADERIE Tolosan!

Hitzordua
Informazio gehiago

Martxoaren 22an Tolosako saltokiak kaleetara aterako dira 10:00etatik 20:00etara
 
Iritsi da BRADERIE, iritsi da Tolosako saltokien egun handia! Tolosa&Co, Tolosako komertzio elkartearen eskutik, kaleak nahiz San Frantzisko pasealekuko Artxibo parea bertako saltokien eskaintzaz beteko dira. 
Guztira 55 bat saltokiek hartuko dute parte eta mota askotako produktuak aurkituko dira: gizon- emakumeeneta haurren arropa, lentzeria, oinetakoak, kiroletako arropa, osagarriak eta bitxitegiak, jostailuak… Egin klik ondorengo mapan saltoki guztiak ezagutzeko:
 
 
Egun guztiko programazio berezi bat ere antolatu da hurbiltzen den guztiarentzat:
 
10:00-20:00 Tolosako saltokiek produktuak kalera aterako dituzte
10:30-14:30 / 16:30-19:30 Tren Txu-Txua herrian bueltaka egun osoan zehar. Triangulo plazatik.
16:30  Lasko Txaranga
Egun polita datorkigu, animatzen? Informazio guztia tolosandco.org/braderie-2025-n.
 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA