#LIBRENonahi
Emakume eta gizonek festaz berdin gozatzea izan behar dugu helburu.
Egun horietan ere etxeko erantzukizunak eta zaintze-lanak elkarbanatu behar ditugu eta ez dadila egon txokorik gizonei bakarrik erreserbaturik.
Jai giroan indarkeria matxista agertzeko arriskua egoten da eta, askotan, horiek justifikatzeko, aitzakia gisa jartzen da alkoholaren edo bestelako drogen eraginpean izan dela.
Arrazoi horrengatik gonbidatzen zaitugu hausnarketa bat egitera festen gainean, espazio horiek berdintasunezko espazio bihurtu daitezen.
Horrela eta ez bestela aterako gara emakume gehiago Tolosa kale, plaza eta txosnetara, festak askatasunez bizitzera, disfrutatzera, gozatzera, usaintzera...
Izan zaitez zeure buruaren jabe, eta GOZATU!
Inauterietan joka sano, eta ondo pasa, pasa gabe!