Indarkeria sexistaren aurkako kanpaina


#LIBRENonahi

Emakume eta gizonek festaz berdin gozatzea izan behar dugu helburu.

Egun horietan ere etxeko erantzukizunak eta zaintze-lanak elkar­banatu behar ditugu eta ez dadila egon txokorik gizonei bakarrik erreserbaturik.

Jai  giroan  indarkeria  matxista  agertzeko  arriskua  egoten  da  eta,  askotan,  horiek justifikatzeko, aitzakia gisa jartzen da alkoholaren edo bestelako drogen eraginpean izan dela.

Arrazoi horrengatik gonbidatzen zaitugu hausnarketa bat egitera festen gainean, espazio horiek berdintasunezko espazio bihurtu daitezen.

Horrela  eta  ez  bestela  aterako  gara  emakume  gehiago  Tolosa  kale,  plaza  eta txosnetara, festak askatasunez bizitzera, disfrutatzera, gozatzera, usaintzera...

Izan zaitez zeure buruaren jabe, eta GOZATU!              

Inauterietan joka sano, eta ondo pasa,  pasa gabe!

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA