2020ko Iñauteriak otsailaren 20tik 25era ospatuko dira. Ohi bezala, kaleetan salmenta-postuak izango dira, eta hain zuzen, Udalak postua jarri ahal izateko eskabidea egiteko epealdia zabaldu du: abenduaren 2tik 20ra bitarte (14:15ak arte). Hiru bide zabaldu dira eskaerak aurkezteko: Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbiztuan (Udate), astelehenetik asteazkenera eta ostiralean, 7:15etatik 14:15era eta ostegunean 7:15etatik 19:00etara, posta arrunta bitartez edota www.tolosa.eus web orrian telematikoki. Bi modalitate ezberdin bereizi dira: eguneko salmenta eta gauekoa. Honakoak dira beren ezaugarriak:
Eguneko salmenta
1.- Orokorra:
-
Lekua: San Frantzisko pasealekua.
-
Ordutegia: 9.00 – 00.00.
- Kategoriak: artisautza, arropa eta zapatak, elikagaiak, osagarriak eta bitxiak eta askotariko produktuak.
2.- Janaria saltzeko kamioiak:
-
Lekua: Alondegi plaza.
-
Ordutegia: 9.00 – 00.00.
3.- Talo-salmenta:
-
Lekua: San Frantzisko pasealekua.
-
Ordutegia: 9.00 – 00.00.
4.- Globo salmenta:
-
Lekua: Ibiltaria.
-
Ordutegia: 9.00 – 00.00.
Gaueko salmenta
Janari kamioi-dendak soilik:
-
Lekua: Rondilla kalea eta Euskal Herria plaza.
-
Ordutegia: 22:00etatik 5:00ak arte.
Baldintza xehetuak eta eskaera orriak atxikita.
Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus kontsulta daiteke edo Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuarekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, festak@tolosa.eus -era idatziz edota Kultur Etxera bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara
Attachment | Size |
---|---|
![]() | 126.15 KB |
![]() | 118.9 KB |
![]() | 793.42 KB |
![]() | 384.69 KB |