Kaleko salmenta postuak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako herriko festetan salmenta postuak jartzea eskatzeko prozedura. Eskaerak aurkezteko epeak:

2025eko festetako baimen eskaerak aurkezteko epeak laster izango dira eskuragarri.

Eskaera nola egin

Hiru modu ahalbidetu ditu Udalak eskaera egiteko:

  • Pertsona fisikoek Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (UDATE) egin dezakete eskaera aurrez aurre, astelehenetik asteazkenera eta ostiralean 7:15etatik 14:15era eta ostegunean 7:15etatik 19:00etara
  • Posta ziurtatu bitartez ere egin daiteke eskaera Correos bulegoan gutunazal irekia utziz, helbide honekin: Tolosako Udala, Plaza Zaharra 6B, 20400.
  • Telematikoki erregistro elektroniko bidez egin behar dute eskaera derrigorrez enpresek, profesional kolegiatuek, elkarteek…

Bi modalitate ezberdin bereizi dira: eguneko salmenta eta gauekoa. Honakoak dira beren ezaugarriak:

Eskaera egiteko

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA