Pasa den urtarrilaren 26an berretsi zen Tolosa eta Charleville-Mézièresen arteko senidetze hitzarmena herri frantsesean. Tolosatik Olatz Peon Ormazabal alkatea buru zuen delegazioa bertaratu zen herri frantsesera senidetzearen baitako proiektuen lanketarekin hasteko. Delegazioaren parte ziren Aitor Patxi Oregi, Eusko Jaurlaritzako Energia, Meategi eta Industria Administrazioaren zuzendaria; Garikoitz Agote, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria; Iñaki Pakea, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko zuzendaria; Laurent Irazusta, France Irizar e-mobility arduraduna; eta Ugaitz Garcia, Rail Laine-CAF enpresako ordezkaria. Guztiek oso baliagarritzat jo dute senidetzea eta bi herriengan eragin "oso positiboa" izan dezakeela dute iritzi: