→ oinarriak
2023KO IÑAUTERIETAKO KARROZA ETA KONPARTSETAN PARTE HARTZEAGATIK DIRULAGUNTZAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRIAK
HELBURUA
Iñauterietan karrozetan eta konpartsetan parte hartzeagatik dirulaguntzak eskatzeko prozedura arautzea. Dirulaguntzak 2023ko Iñauterietan parte-hartze aktiboa sustatzeko izango dira, eta duten proiekzio eta interesagatik bat etorriko dira udaleko Kultura, Festak eta Gazteria Departamentuaren programen helburuekin.
ESKAERAK
Izen-emateak Udaletxeko Sarrera Erregistroan egingo dira, astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan 07:15etik 14:15era eta ostegunetan 07:15etik 19:00etara.
Epea: otsailaren 2ra arte. Horretarako Tolosako Inauterietako dirulaguntzen eta antolamenduaren ordenantza berezian xedatutako jarraituko da.
Izena emateko bi fitxa egongo dira, eskatzaile motaren araberakoak:
1. Karrozen formularioa (I. Eranskina): derrigor aipatu beharko dira ordezkariaren datuak, kide guztien zerrenda, lehiaketan parte hartu nahi duten eta diru-laguntzaren aurrerapena egitea nahi ote den.
2. Konpartsaren formularioa (II. Eranskina): derrigor aipatu beharko dira ordezkariaren datuak eta lehiaketan parte hartu nahi ote duten.
Izena eman ondoren, emandako emailera zenbaki bat bidaliko da. Zenbaki hori, emanaldian, bistan jarri beharko du.
Attachment | Size |
---|---|
![]() | 102.99 KB |