BotilTZAR edo BotilTXAR
- Zuk, zeure erritmoa. Denok desberdinak gara; nork bere erritmoa du. Erritmorik gabekook ere bagaude!
- Erabili edalontzia . “Litroak” egiten badituzu, zure neurria bilatzeko, kontatu zenbat edalontzi edan dituzun.
- Edan ura. Aje gutxiago izateko, ez ahaztu alkoholik gabeko likidoak edatea.
- Jan. Gorputzak jana behar du ahulaldirik ez etortzeko.
- Nahasketak egitekotan, kontuan hartu: beste drogekin nahastuta, zeharo aldatu daitezke bere efektuak.
- Erabilitakoa jaso. Hurrengorako txukun utzi erabilitako tokia.
- Errespetuz jokatu. Alkohola edateak ez dizu baimenik ematen besteak errespeturik gabe tratatzeko.
- Kontuan hartu: gazte baten garunean kalte handiagoa egiten du alkoholak.
- Ligatzea. Aitzurtuta bazaude, are eta zailagoa izango zaizu.
- Erabili garraio publikoak. Bizikleta hartu behar baduzu, ez ahaztu ibilgailu bat dela.