Mugikortasun jasangarri eta berdintasunekoa

Gaur egungo mugikortasuna, orokorrean, motorizatutako ibilgailuen erabileran oinarritzen da, eta honek ingurugiro eta gizartearentzako arazo larriak ekartzen ditu, bai toki zehatzetan zein mundu mailan. Mugikortasun jasangarriak, ingurumenean, hirietan eta pertsonen bizitzan eragin kaltegarriak dituzten inpaktuak murriztu nahi ditu. Zentzu honetan mugikortasun kultura berri batez mintzo gara, garraio kolektiboa nahiz bizikletan dabiltzan pertsonak eta oinezkoak ere kontutan hartuko dituena, modu berdinean pertsona eta zama lanen mugikortasuna ere begiratuko duena. Genero-ikuspegia mugikortasunean txertatzearekin, pertsona eta kolektibo ezberdinen ikuspuntua kontuan izango dira parte hartzearen bidez, berdintasunerako mugikortasun batera joko dugu, hau da, pertsona guztien egunerokotasunaren beharrak kontuan hartzen dituen mugikortasuna.
Tolosako Mugikortasun Jasangarri eta Berdintasunerako Plana (MJBP)

Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana (HMJP) jasangarritasun-irizpideak jarraituz, hiri bateko mugikortasuna antolatzeko planifikazio-tresna bat da. Europa, estatu eta erkidego mailatik sustatzen da udalerriek HMJPak idaztea. Hauen helburua, ingurumenarekiko errespetu handiena duten mugikortasun moduak sustatzea da (oinez, bizikletan, garraio publikoan), motordun garraioa eta bereziki autoen erabilera arrazionalizatuz. Tolosako MJBPak hiriko mugikortasun-arazoak konpontzeko testuinguru orokorra finkatzen du, aurrez egindako lan eta prozesu ezberdinetik abiatuz, irisgarritasuna, autonomia, segurtasuna, aire eta soinu kutsadurak edota eskualdearen burua izatea bezalako funtzioak erlazionatuz. MJBPak jarduketa-programak egiten ditu ikuspegi estrategiko batetik, eta behar zehatzak asetzeko esku-hartzeak definitzen ditu.
Helburuak
- Tolosako pertsona guztien irisgarritasuna berdintasunean bermatzea, mugitzeko aukeratutako era edo garraioaren arabera.
- Pertsona, garraio eta zama mugimenduen efizientzia eta eraginkortasuna areagotzea.
- Haur eta gazteen autonomia handitu.
- Bide eta herritarren segurtasuna hobetzea.
- Genero ikuspegia kontuan hartuta mugikortasuna egokitzea.
- Gas kutsatzaileen igorpena eta zaratak murriztea.
- Kontsumoa murriztea eta efizientzia energetikoa hobetzea.
- Hiri-ingurunea erakargarriagoa egitea eta bizi-kalitatea hobetzea.
Faseak eta epeak
- Tolosako Mugikortasun Jasangarrirako Planaren azken aurkezpena: 2020ko urtarrila
- Diagnostikoa: 2019ko otsaila
- Helburuak eta jarduketa-lerroak: 2019ko apirila
- Ekintza Planaren Aurrerakina: 2019ko iraila
- Tolosako Mugikortasun Jasangarrirako Planaren azken aurkezpena: 2020ko urtarrila
Dokumentazioa
Hemen aurkituko dituzu Tolosako mugikortasunaren planifikazioarekin erlazionatutako dokumentu guztiak:
Nola parte hartu

Tolosako Mugikortasun Jasangarrirako Planaren lanketa bukatu denez, TOLOSA BADABIL herritarren parte-hartze prozesua ere amaitu da, baina Mugikortasun Mahaiak jarraitzen du eta Udalarekin harremanetan jartzeko ohiko baliabideak ere hor daude, udalerriko mugikortasunari dagozkion erabakietan parte hartu ahal izateko.

Gainontzeko Informazioa

Esteka interesgarriak
-
Eusko Jaurlaritzak Mugikortasun Jasangarriarekin duen konpromisoaren adierazpena:
Euskera | Español -
Euskera | EspañolEmakunde: Generoaren araberako eraginaren ebaluazioa GARRAIOA ETA MUGIKORTASUNEAN:
-
EAE-ko mugikortasunaren azterlana 2016:
Euskera | Español -
Herrikide DBH1. Irisgarritasun hausnarketa:
Euskera: PDF - BIDEO 1 - BIDEO 2 - BIDEO 3 | Español: PDF - VIDEO 1 - VIDEO 2 - VIDEO 3 -
Haurren Hiria:
Euskera: 1 Saioa - 2 Saioa - 3 Saioa | Español: 1a Sesión - 2a Sesión - 3a Sesión
Nola mugitu Tolosan gaur egun

Bidegorriak, bizikleta aparkalekuak, oinezkoen kaleak eta guneak
Zamalanen aparkalekuak eta mugikortasun urriko aparkalekuak
Hiri-busaren ibilbidea eta geltokiak/ esteka:
https://udala.tolosa.eus/es/servicios/polic%C3%ADa-municipal-movilidad-seguridad-ciudadana-y-transporte/horario-urbano
30 kale eta guneak
Taxi
Renfe aldiriko trena, esteka:
http://www.renfe.com/viajeros/cercanias/sansebastian/
Attachment | Size |
---|---|
![]() | 6.02 MB |
![]() | 5.06 MB |