NERABEEN UDAKO AUZOLANDEGIAK 2025
INFORMAZIO PRAKTIKOA:
- Adina: 15-18 urte (2010-2007 urteak)
- Aurretiko izen-ematea: maiatzak 12-22
- Zozketa: maiatzak 23
- Behin betiko izen-ematea: maiatzak 26-30
- Leku kopurua: 20 leku
- Hizkuntza: euskara
- Auzolandegien datak: 2025eko ekainaren 29tik uztailaren 6ra
NORK HARTU DEZAKE PARTE?
Tolosan erroldatutako 15 eta 18 urte bitarteko nerabeek, hau da, 2010 eta 2007 urte bitartean jaiotakoek.
AUZOLANDEGIEN DATAK ETA KOKALEKUA
Zortzi eguneko egonaldia egingo dute Gorlizen, ekainaren 29tik uztailaren 6ra. Izaera itxikoak dira; hau da, bertan igaroko dituzte gauak, zazpi guztira. Gorlizko kanpinean hartuko dute ostatu, eta bertan egingo dituzte otorduak.
JARDUERAK
Goizetan auzolanarekin lotutako ekintzak egingo dituzte: muralen margoketa, baratzegintza (landaketa eta zainketa lanak), eta kayaketan doazen bitartean Plentziako badiako zaborraren garbiketa. Arratsaldetan, berriz, bestelako ekintzak: Gorliz eta Plentziako hondartzetan jolasak, Itsas museora bisita, Surf ikastaroa. Egun osoko irteerak ere bai, Bilbora eta Armintzara. Iluntzeetan, berriz, jolasak, txapelketak edota karaokea egingo dituzte. Hemen antolaketa osoa:
IZEN-EMATEAK
AURRETIKO IZEN-EMATEA:
-
Noiz: maiatzaren 12tik maiatzaren 22ra.
-
Nola:
-
Online: Tolosako Udalaren webgunean https://izenematea.tolosa.eus/auzolandegiak-campos-de-trabajo/
-
Aurrez aurre: Tolosako kultur etxean (astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 / 17:00-19:00)
-
BEHIN-BETIKO IZEN-EMATEA:
-
Noiz: maiatzaren 26tik maiatzaren 30era.
-
Nola:
-
Online: Tolosako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://udala.tolosa.eus), tramiteen atarian, dagokion izapidera sartuta (BakQ-a beharrezkoa da).
-
Aurrez aurre: UDATEn, herritarrei arreta eskaintzeko bulegoan (Plaza Zaharra 6B), honako ordutegi honetan: astelehenetik asteazkenera, 07:15-14:15; ostegunetan, 07:15-19:00; eta ostiraletan, 08:15-14:15. Kultur etxean ere laguntza eskainiko dute, astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.
-
ZOZKETA
Plaza kopurua baino izen-emate eskaera gehiago baleude, zozketa egingo da, maiatzaren 23an, plazak esleitzeko. Emaitzak email eta SMS bidez jakinaraziko dira.
Erreserba-zerrenda: behin betiko izen-ematea amaitzen denean toki librerik balego, hutsik daudenak erreserban daudenei jakinarazteko eta esleitzeko prozedura jarriko da martxan. Zozketan egokitutako erreserba-zerrenda egingo da, aurretiko izen-emateetan adierazitako lehentasunen arabera.
Informazio-bilerak: ekainaren 1etik 15era bitartean familiei informazioa emateko bilera egingo da.
PREZIOA
Egonaldiaren prezio publikoa 120 eurokoa da pertsonako.
Ordainketa:kuota bakarrean ordainduko da. Ordainketa guztiak, ahal dela, banku-helbideratzearen bidez egingo dira.
HARREMANETARAKO
gazteria@tolosa.eus
943 670 383