Gazte auzolandegiak

Udaterako
hitzordua


NERABEEN UDAKO AUZOLANDEGIAK 2026


INFORMAZIO PRAKTIKOA:
  • Adina: 15-18 urte (2011-2008 urteak)
  • Aurretiko izen-ematea: maiatzak 11-22
  • Zozketa: maiatzak 25
  • Behin betiko izen-ematea: maiatzak 26-31
  • Leku kopurua: 20 leku
  • Hizkuntza: euskara
  • Auzolandegien datak: 2026ko ekainaren 28tik uztailaren 5era

 

NORK HARTU DEZAKE PARTE?

Tolosan erroldatutako 15 eta 18 urte bitarteko nerabeek, hau da, 2011 eta 2008 urte bitartean jaiotakoek.



AUZOLANDEGIEN DATAK ETA KOKALEKUA

Zortzi eguneko egonaldia egingo dute Gorlizen, ekainaren 28tik uztailaren 5era. Izaera itxikoak dira; hau da, bertan igaroko dituzte gauak, zazpi guztira. Gorlizko kanpinean hartuko dute ostatu, eta bertan egingo dituzte otorduak.



JARDUERAK

Goizetan auzolanarekin lotutako ekintzak egingo dituzte: muralen margoketa, baratzegintza (landaketa eta zainketa lanak), eta kayaketan doazen bitartean Plentziako badiako zaborraren garbiketa. Arratsaldetan, berriz, bestelako ekintzak: Gorliz eta Plentziako hondartzetan jolasak, Itsas museora bisita, Surf ikastaroa. Egun osoko irteerak ere bai, Bilbora eta Armintzara. Iluntzeetan, berriz, jolasak, txapelketak edota karaokea egingo dituzte. Hemen antolaketa osoa:


IZEN-EMATEAK

AURRETIKO IZEN-EMATEA:

 

BEHIN-BETIKO IZEN-EMATEA:

  • Noizmaiatzaren 26tik maiatzaren 31ra. 

  • Nola: ​

    • Online: Tolosako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://udala.tolosa.eus), tramiteen atarian, dagokion izapidera sartuta (BakQ-a beharrezkoa da). 

    • Aurrez aurre: UDATEn, herritarrei arreta eskaintzeko bulegoan (Plaza Zaharra 6B), honako ordutegi honetan: astelehenetik asteazkenera, 07:15-14:15; ostegunetan, 07:15-19:00; eta ostiraletan, 08:15-14:15. Kultur etxean ere laguntza eskainiko dute, astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.


ZOZKETA

Plaza kopurua baino izen-emate eskaera gehiago baleude, zozketa egingo da, maiatzaren 25ean, plazak esleitzeko. Emaitzak email eta SMS bidez jakinaraziko dira. 

Erreserba-zerrenda: behin betiko izen-ematea amaitzen denean toki librerik balego, hutsik daudenak erreserban daudenei jakinarazteko eta esleitzeko prozedura jarriko da martxan. Zozketan egokitutako erreserba-zerrenda egingo da, aurretiko izen-emateetan adierazitako lehentasunen arabera. 

Informazio-bilerak: ekainaren 1etik 15era bitartean familiei informazioa emateko bilera egingo da.  


PREZIOA

Egonaldiaren prezio publikoa 123,25 eurokoa da pertsonako.

Ordainketa:kuota bakarrean ordainduko da. Ordainketa guztiak, ahal dela, banku-helbideratzearen bidez egingo dira. 


HARREMANETARAKO

  gazteria@tolosa.eus

     943 670 383
 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA