DEIALDI BERRIA:
Deialdi berria abiarazi du Udalak Agaramunduko babes ofizialeko etxebizitza hutsak betetzeko -6 plaza- , kasu honetan mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonei eta 70 urtetik gorako eskatzaileei zuzenduta.
Urtebeterako esleituko dira bizitokiak eta urtez urte luzatu ahal izango dira kontratuak, gehienez ere zazpi urtera arte. Zazpi urteren ondoren, kontratua berritzeko aukera egongo da bizikidetza-unitateak eskatzen diren baldintzak betetzen jarraitzen badu.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- Mugikortasun urri iraunkorra izatea edo 70 urtetik gora izatea. Mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonak dira gurpil-aulkian daudenak, ibiltzeko bi makilaren beharra dutenak edota 7 puntu edo gehiago dituztenak minusbaliotasunaren maila aitortzeko.
- Tolosako udalerriarekin eduki beharreko loturari dagokionez, ondorengo baldintzetako bat betetzea:
- Tolosan erroldatuta egotea eta Tolosa ohiko bizilekua izatea. (Gutxienez urte bete)
- Tolosan 15 urtez erroldatuta bizi izana.
- Tolosarekin lan lotura izatea (gutxienez urtebete).
- Baldintza ekonomikoei dagokienez, urteko 3.000 - 39.000 euro arteko diru sarrera haztatua izatea (2019 urteko errenta aitorpena kontuan izanda). Mugikortasun urriko ezinduen kasuan, ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea.
- Jabetzan beste etxebizitzarik ez izatea deialdi honetatik bi urte lehenagoko epealdian. Salbuespenak:
- Etxebizitzak irisgarritasun baldintzak betetzen ez baditu, titularrak 70 urtekoak edo gehiagokoak direnean.
- Etxebizitza-eraikinak sarbideei eta igogailuei buruzko baldintzak betetzen ez baditu, betiere kide bat mugikortasun mugatu iraunkorra duen desgaitua bada.
* Esleitutako pertsonak etxebizitza jabetzan badu, Alokabide SAren esku utzi beharko du, Bizigune programaren bidez, hutsik geratu den etxebizitza hori alokairura bideratzeko. Tolosako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Alokabide Zerbitzuak aholkularitza eskainiko dute prozesu osoan zehar.
ESKAERAK NOIZ, NON ETA NOLA AURKEZTU:
Eskaerak Udalaren Erregistro Orokorrean (UDATE) edo Telematikoki Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (www.tolosa.eus) aurkeztu beharko dira.
- 2021eko maiatzaren 3tik 28ra. (biak barne)
- Eskuratu eskaera orria hemen: www.tolosa.eus
- Telematikoki egiteko: www.tolosa.eus
- Laguntza behar izanez gero:
- Etxebizitza Saila (UDATE ondoan):
- etxebizitzak@tolosa.eus
- 943697491 (luzapena 126)
- Ordutegia: 8:00-14:15 (aurrez aurreko arretarako zita eskatzea beharrezkoa da)
- Etxebizitza Saila (UDATE ondoan):
ZERRENDAK ETA ZOZKETA
Zozketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten interesdunekin zozketarako onartutakoen behin behineko zerrenda osatuko da eta jendaurrean jarriko da udalaren web orrian eta iragarki taulan 10 egunez.
Ondoren, behin betiko zerrenda onartu eta udal webgunean eta iragarki taulan argitaratuko da.
70 urtetik gorako eskatzaileei dagokienez, parte hartzeko baldintzak betetzen dituztenen artean zozketa publikoa egingo da esleipendunen zerrenda eta itxaron zerrenda osatzeko.
Hutsik dauden bizitokien esleipenari dagokionez, mugikortasun urri iraunkorreko taldearentzat, eskabideen kopuruak esleituriko etxebizitzen kopurua gainditzen badu (1), minusbaliotasunaren maila aitortzeko lehentasun ordena jarraituko da: gurpil-aulkian daudenak, ibiltzeko bi makilen beharra dutenak eta 7 puntu edo gehiago dituztenak. Bi eskatzaileek edo gehiagok minusbaliotasun maila berdina badute, zozketa bidez esleituko da.
Onuradunek uko egitean edota kontratuak amaitzean sor litezkeen hutsuneak itxaron zerrendaren bidez beteko dira.
Attachment | Size |
---|---|
Zozketako emaitza | 785.37 KB |
Agaramundu 7 behin betiko onartuak.pdf | 49.29 KB |
Agaramundu 7 behin betiko baztertuak.pdf | 42.24 KB |
Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda | 73.76 KB |
Etxebizitzen ezaugarriak. Planoak | 826.75 KB |
Agaramunduko babes ofizialeko etxebizitza hutsak betetzeko oinarriak. | 219.05 KB |