Tolosan, 2021eko abuztuaren 23an
Gernikako Arbolaren Lorategia kalean egiten ari diren lanak direla-eta, abuztuaren 24tik 26ra, biak barne, kalea itxita egongo da. Besteak beste, saneamendu eta euri-uren bilketaren sareak berritzen ari dira, eta lanak amaitzeko ezinbestekoa da, astearte goizetik hasita (abuztuak 24), kalea moztea. Horren ondorioz, Gernikako Arbolaren Lorategitik sartzen diren ibilgailuak Gipuzkoa Plazatik igaro beharko dira San Inazio kalera arte. Azken bi kale hauetan ibilgailuentzako zirkulazio norabideen zentzua aldatu egingo da.


.jpg)
