Gernikako Arbolaren Lorategia kaleko lanak direla-eta, kalea itxita egongo da abuztuaren 24tik 26ra

Tolosako Udala
2021/08/23 | Hirigintza azpiegiturak

Tolosan, 2021eko abuztuaren 23an

Gernikako Arbolaren Lorategia kalean egiten ari diren lanak direla-eta, abuztuaren  24tik 26ra, biak barne, kalea itxita egongo da. Besteak beste, saneamendu eta euri-uren bilketaren sareak berritzen ari dira, eta lanak amaitzeko ezinbestekoa da, astearte goizetik hasita (abuztuak 24), kalea moztea. Horren ondorioz, Gernikako Arbolaren Lorategitik sartzen diren ibilgailuak Gipuzkoa Plazatik igaro beharko dira San Inazio kalera arte. Azken bi kale hauetan ibilgailuentzako zirkulazio norabideen zentzua aldatu egingo da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA