- Kultur Etxean emango du laguntza erakundeak, maiatzaren 24a, asteartea, 10:00etatik 13:00etara eta maiatzaren 26an, osteguna, 10:00etatik 12:00etara. Interesa duenak hitzordua eskatu behar du.
Aldi baterako babes estatutua duten Ukraniar familiei bideratuta dirulaguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak, Isuri Funtsaren barruan. Tolosan laguntza horiek bideratzeko aukera egongo da, Zehar Errefuxiatuekin erakundearen Gune Ibiltariaren bidez.
Hala, maiatzaren 24an, asteartea, 10:00etatik 13:00etara eta maiatzaren 26an 10:00etatik 12:00etara, dirulaguntza horiek bideratzen laguntzen arituko dira Zehar Errefuxiatuekin taldeko kideak Kultur Etxean.
Interesa dutenek hitzordua hartu behar dute aurrez, 747 49 35 08 telefonora deituta edo unidadmovil@zehar helbidera mezua bidalita.



.jpg)
