Aldi baterako babes-estatutua duten Ukraniar familientzat dirulaguntzak eskatzeko laguntza emango du Zehar erakundeak Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/23 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Kultur Etxean emango du laguntza erakundeak, maiatzaren 24a, asteartea, 10:00etatik 13:00etara eta maiatzaren 26an, osteguna, 10:00etatik 12:00etara. Interesa duenak hitzordua eskatu behar du.

 

                  

Aldi baterako babes estatutua duten Ukraniar familiei bideratuta dirulaguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak, Isuri Funtsaren barruan. Tolosan laguntza horiek bideratzeko aukera egongo da, Zehar Errefuxiatuekin erakundearen Gune Ibiltariaren bidez.

Hala, maiatzaren 24an, asteartea, 10:00etatik 13:00etara eta maiatzaren 26an 10:00etatik 12:00etara, dirulaguntza horiek bideratzen laguntzen arituko dira Zehar Errefuxiatuekin taldeko kideak Kultur Etxean.

Interesa dutenek hitzordua hartu behar dute aurrez, 747 49 35 08 telefonora deituta edo unidadmovil@zehar helbidera mezua bidalita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA