Etxebizitza tasatuak

DEIALDI BERRIA

Azken urteetan lan lerro ezberdinak abiatu ditu Tolosako Udalak tolosarrei etxebizitza sarbidea erraztu eta aukera berriak eskaintzeko. Horri lotuta, oraingoan, urrats berria egin du etxebizitza alorrean 60 etxebizitza tasatuen eraikuntzarekin, 40 Iurramendin eta beste 20 San Kosme eta San Damian azpi esparruan, hurrenez-hurren.

Zozketatuko diren etxebizitza tasatuen programa honela dago banatua:

  • Hiru logelako 38 etxebizitza.
  • Bi logelako 19 etxebizitza.
  • Mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat gordetako 3 etxebizitza, bina logelakoak (etxebizitza egokituak)
  • Etxebizitza guztiek izango dute garaje eta trastelekua.

Iurramendi pasealekuko azpi esparruan eraikiko diren 40 etxebizitzetatik, 27 araubide bereziko oinarrien bidez esleituko dira, gainerako 13ak araubide orokorreko oinarrien bidez. Eta San Kosme eta Damian azpi esparruko etxebizitza guztiak esleituko dira oinarri orokorren bidez, Tolosako udal etxebizitza tasatuak arautzen dituen ordenantzari eta Plan Orokorrak zehazten dituen oinarriei jarraiki.

ESKATZAILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Etxebizitza tasatuetan izena emateko, eskatzaileek honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

1. Taldea: Bizikidetza-unitateko kide batek gutxienez honako baldintzaren bat bete behar du:

Tolosa izatea ohiko bizilekua eta bertan erroldatuta egotea, azken 15 urteetatik gutxienez 3 urtetan.
Tolosan lan egitea azken 5 urteetatik 3tan.
15 urtez Tolosan erroldatuta bizi izana

2. Taldea: Bizikidetza-unitateko kide batek, Tolosa izatea ohiko bizilekua eta urte betez bertan erroldatuta egotea, gutxienez.

3. Taldea: Tolosaldeko 28 udalerrietako batean bizitzea.

4. Taldea: udal etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emanda dauden gainerakoak.

Horrez gain:

  • Etxebizitzarik jabetzan ez izatea.
  • Eta errentari dagokionez, gutxieneko eta gehieneko diru sarrerak izatea:
  • Araubide berezian:  gutxienez 25.000€ eta gehienez ere 50.700€.
  • Araubide orokorrean: gutxienez 25.000€ eta gehienez ere 58.500€.

Eskabideen kopuruak etxebizitza kopurua gainditzen badu, aipaturiko sailkapenean adierazitako lehentasun ordena jarraituko da esleipenean, tolosarrei lehentasuna emateko helburuarekin.

ESKAERAK NOIZ, NON ETA NOLA AURKEZTU

Eskaerak abenduaren 15etik hasita urtarrilaren 20ra bitartean (biak barne) egin ahal izango da,  bi modutara: 

  • Telematikoki: Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, BAkQ edo beste edozein ziurtagiri digitalaren bitartez: Iurramendi auraubide orikorra | Iurramendi araubide berezia | Ibarralde
  • Modu presentzialean: UDATEn, Herritarren Arreta Zerbitzuan kokatutako Etxebizitza Bulegoan (Plaza Zaharra 6A). Horretarako aurretik hitzordua hartzea derrigorrezkoa da. Aurretiazko zita eskatzeko: 
  • Idatzi posta elektroniko honetara: etxebizitzatasatuak@tolosa.eus
  • Deitu 943 654 466 / 010 telefono zenbakietara eta sakatu 907 luzapena
  • Eskuratu eskaera orri ofiziala hemen

Edozein kasutan, beheko fitxategi atalean eskuragarri daude aurkeztu beharreko dokumentu guztiak.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Deialdi honi dagokion informazio guztia (bete beharreko baldintzak, aurkeztu beharreko dokumentazioa, etxebizitzen salmenta prezioak, zozketari eta zerrendei buruzko informazioa…) atal honetan egongo da eskuragarri.

Etxebizitzen inguruko ezaugarriak jasotzeko, aldiz, (planoak, orientazioa, kokapenak, materialak, eraikuntza zein etxebizitzen gaineko informazioa…) Sukia eta Muno enpresetara jo behar da.

  • Iurramendiko Etxebizitzen kasuan: sukia.com webgunera, edo bestela, horretarako bereziki Sukiak ireki duen bulegora. (Nafarroa etorbidea 6, telefonoa 943 302912)
  • San Kosme eta San Damian eremuko etxebitza tasatuen kasuan: residencialsankosme.com (laster ikusgarri) webgunean dago informazio guztia.