- Ekitaldia irekia izango da, ekintzaileei zuzendutakoa, eta helburu du, besteak beste, Irame programa aurkeztea, ekintzaileen beharrei Emari Coworking espaziotik erantzuna emateko diseinatutako programa, alegia.
- Jardunaldia egun osokoa izango da eta parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea.
Gaur egun, gero eta pertsona eta erakunde gehiago dira lana egiteko edota harremantzeko bide berriak eskatzen dituztenak, helburu baitute eredu berritzaile horien bitartez pertsonengan (ongizatea), erakundeengan (lehiakortasuna) eta ingurunearengan (gizarte kohesioa) eragitea.
Egoera horren jakitun, eta ekintzailetzak lana egiteko edota harremantzeko eredu berri horien sustapen zein garapenean duen garrantzia aintzat hartuta, datorren ostegunean, apirilak 20, ekintzailetza ardatz izango duen ekitaldia antolatu da EMARIn Tolosako Udalak eta Arbola Consulting Pertsonak, Be&Lab eta Benio elkarteek bultzatuta.
Ekitaldia irekia izango da eta Tolosaldeko ekintzailetza komunitateari zuzenduta egongo da, ideia berritzaileak entzuteko, aztertzeko eta elkarlanean sortzeko, modu horretara EMARI coworking gunea espazio eraldatzailea bilakatzeko, eta bertatik ekintzailetza sustatzen eta babesten jarraitzeko.
Horretarako, besteak beste, Irame proiektua aurkeztuko da, hain zuzen, EMARI Coworking gunea eraldatzeko beharretik sortutako proiektua. Ekitaldia egun osokoa izango da eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea ondorengo esteka beteaz.
Egitaraua:
9:40-10:00: ‘Ice Breaking’: jardunaldiaren irekiera
10:00-10:45 ‘Irame’ proiektuaren aurkezpena.
10:45-11:00 Kafea eta Networking-a
11:00-12:00: Parte hartu Iramen. Tolosako ekintzailetzaren beharrak jasotzeko ariketa
12:00-13:00: Sortu zure marka pertsonala
16:00-16:45 ‘Irame’ proiektuaren aurkezpena
16:45-17:45: Mahai-ingurua: inpaktua eta izaera soziala duten proiektuak
17:45-18:45: Parte hartu Iramen. Tolosako ekintzailetzaren beharrak jasotzeko ariketa
18:45: Itxiera eta Networking-a