STEAM tailerra

Basoko aztarnei buruzko STEAM tailerra

Jakingo zenuke azeri baten, orkatz baten edo urtxintxa baten aztarna identifikatzen? Tailer honetan, gaztetxoek basoko animalien aztarnak modu praktikoan ezagutuko dituzte. Ikasle bakoitzak basoko animalia baten oinatzaren maketa egingo du material termopolimero bat erabiliz. Elhuyarrekin batera antolatutako tailer honetan, gure ingurua zein bioaniztasuna hobeto ezagutuko ditugu.

Saioa apirilaren 8an izango da Tolosako haur liburutegiko ekintza gelan. 11:00etan hasiko da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. 9-12 urte bitartekoentzat da, eta aldez aurretik izena eman behar da, aforoa mugatua baita.

IZEN EMATEA