2014an ekin zioten Bide Goxo jatetxeko kudeatzaileek Eguberri egunean, abenduak 25, otordu bat egiteko aukera ez duen jendea bazkaltzera gonbidatzeari. 2013ko azaroan hartu zuten jatetxearen kudeaketa Iñaki Goikoetxeak eta Silvia Larrañagak, eta urte bat beranduago, Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailarekin elkarlanean, 40 pertsona inguru batu ziren Bide Goxon, Iñaki eta Silviak, beren familiarekin batera, prestatutako otordua aitzakia hartuz, unea elkartasunean pasatzera.