Planak

Uda Tolosan: plan ezin hobeak bertakoentzat eta bisitarientzat

Tolosako ondarearen eta Azokaren berezitasunak ezagutzeko ohiko bisita gidatuak eskainiko dira: Alde Zaharra, Azoka eta Andre Maria eliza eta bere gangak. Aurten, estreinakoz, bisita hauen amaieran, bisitariei bertako produktuak dastatzeko eta erosteko aukera emango die Jo! Topaguneak. Bestetik, audiogidei esker, Tolosako historia ezagutzeko aukera bisitarien eskura egongo da uneoro.

Basque
Tolosako udako eskaintza 2025

Musika eta giro aparta: hemen da Musikherria!

Maiatzaren 31n Tolosako kaleak musikaz beteko dira Musikherria jaialdiari esker
11. edizioa izango du aurten kaleko musikaren festak, eta indartsu itzuliko da: 20 musika-taldek baino gehiagok eta 200 musikarik baino gehiagok parte hartuko dute herriko hainbat txokotan.
Goizetik gauera, dultzaineroak, fanfarreak, txarangak, abesbatzak eta kontzertuak izango dira kaleetan barrena.

Basque
musikherria

Tolosara zatoz Aste Santuetan?

Hemendik ikusi nahi zaitugu, gure herriak eskaintzeko duen guztia ezagutu eta Tolosa guk egunero egiten dugun bezala ikusi dezazun

Hauek izango dira Turismo Bulegoan eskura izango dituzun bisita gidatuak. Hemen kontatuko dizkizugu Tolosako sekretu guztiak eta txoko ezagunenetatik eramango zaitugu!

Basque
Aste santuak Tolosa Gipuzkoa Semana Santa

Pages