Musika eta giro aparta: hemen da Musikherria!
Maiatzaren 31n Tolosako kaleak musikaz beteko dira Musikherria jaialdiari esker
11. edizioa izango du aurten kaleko musikaren festak, eta indartsu itzuliko da: 20 musika-taldek baino gehiagok eta 200 musikarik baino gehiagok parte hartuko dute herriko hainbat txokotan.
Goizetik gauera, dultzaineroak, fanfarreak, txarangak, abesbatzak eta kontzertuak izango dira kaleetan barrena.