TREBA GAZTEAK 2023-2024
TREBA gazteak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren prestakuntza ekimena da. 2020-21 ikasturtean hasi zen eta 2021-22an, aldiz, hainbat udalekin batera, Gipuzkoako lurraldean zabaldu zen. Erreferentziazko gune bat izan nahi du gazteen topaketarako, eztabaidarako, gogoetarako eta baita herritar hauen komunitatean partaidetza aktiboa eta kritikoa sustatzeko ere. Gazteek, beraiek aitortzen dutenez, bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasun batzuetan gabezia edo hutsune nabarmenak dituzte, eta gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta ekimenak sortzeko. Beraz, ahalduntze eskola honek baliagarri izan nahi du: hausnarketarako, autonomia indartzeko, sareak sortzeko, gazteak eskubideen jabe egiteko, pertsonalki edo kolektibo modura eraldaketa sozialean parte hartzeko, bizitza osotasunez gozatzeko, indarra eta konfiantza izateko… edo eta ondo pasatzeko ere.
Horrekin guztiarekin lotuta, Tolosako Udaletik aukera eman nahi dizuegu aurtengo katalogoaren baitan biltzen diren gaietako bat aukeratzeko.
Parte-hartzaileak izango zaretenez, nor hobe zuek baino landu nahi duzuen hori hautatzeko?
BOZKATU HEMEN
Fichier attaché | Taille |
---|---|
TREBA GAZTEAK_Katalogoa | 2.27 Mo |
Zeure burua maitatzen | 107.81 Ko |
Osasun mentala: zeure burua ulertzen | 105.21 Ko |
Adimen emozionala | 96.44 Ko |
Ludopatia baten testigantza | 98.81 Ko |
Ekologia: gazteen ikuspuntu batetik | 126.84 Ko |
Kuadrilen saltsak: gazteen arteko harreman sareak | 102.5 Ko |