Euskara eta Hezkuntza

Arloko informazioa

  • Aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz euskararen alorreko informazioa eta kontsultak.
  • Euskara ikasteko baliabideen eta arloko udal laguntzen gaineko informazioa.

Jarduerak

  • Itzulpen zerbitzua (testuak euskaratzea), bereziki merkataritza, ostalaritza, enpresa eta elkarteei zuzenduta.
  • Euskaltegia: euskara ikasteko, alfabetatzeko, EGA titulua ateratzeko edota hizkuntza eskakizunak prestatzeko.
  • Diru-laguntzak: euskara ikasteko, establezimenduetako errotuluak euskaratzeko, eta enpresetan euskara planak egiteko.
  • Laguntza erabilera planak dituzten enpresei, beren langileak euskaltegian aritzeko.
  • Hitzarmenak Tolosako ikastetxeekin, euskarazko errefortzuko eskolak emateko etorkinei.
  • Hitzarmenak: bertsolaritza emateko Tolosako ikastetxeetan, tokiko euskal komunikabideak sustatzeko, garapen bidean dauden herrietako hizkuntzak normalizatzeko egitasmoak sustatzeko...
  • Tolosan euskararen erabilera normalizatzeko egitasmoak aurrera eramatea zuzenean edo euskara elkarteekin hitzarmenak eginez.
  • Euskal produktuen gaineko katalogoaren banaketa Tolosako ikastetxeetan.
  • Tolosako Udalean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak.