Euskara eta Hezkuntza

Hitzordua
Informazio gehiago

Arloko informazioa

  • Aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz euskararen alorreko informazioa eta kontsultak.
  • Euskara ikasteko baliabideen eta arloko udal laguntzen gaineko informazioa.

Jarduerak

  • Itzulpen zerbitzua (testuak euskaratzea), bereziki merkataritza, ostalaritza, enpresa eta elkarteei zuzenduta.
  • Euskaltegia: euskara ikasteko, alfabetatzeko, EGA titulua ateratzeko edota hizkuntza eskakizunak prestatzeko.
  • Diru-laguntzak: euskara ikasteko, establezimenduetako errotuluak euskaratzeko, eta enpresetan euskara planak egiteko.
  • Laguntza erabilera planak dituzten enpresei, beren langileak euskaltegian aritzeko.
  • Hitzarmenak Tolosako ikastetxeekin, euskarazko errefortzuko eskolak emateko etorkinei.
  • Hitzarmenak: bertsolaritza emateko Tolosako ikastetxeetan, tokiko euskal komunikabideak sustatzeko, garapen bidean dauden herrietako hizkuntzak normalizatzeko egitasmoak sustatzeko...
  • Tolosan euskararen erabilera normalizatzeko egitasmoak aurrera eramatea zuzenean edo euskara elkarteekin hitzarmenak eginez.
  • Euskal produktuen gaineko katalogoaren banaketa Tolosako ikastetxeetan.
  • Tolosako Udalean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA

Parte hartzen

Plangintza partekatua

Tolosarren euskara ezagutza eta kale erabilera handitzea

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Euskalgintza alorreko eragileekin euskararen erabilera bultzatzeko ekimenetan parte 

Betetze maila

%75
75
Udal administrazioan euskararen erabilera indartu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Zerbitzu publikoan euskararen erabilera areagotzeko JARDUERAK martxan jarri

Betetze maila

%75
75
Etorkinen artean euskararen erabilera indartu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Etorri-berriak euskalduntzeko JARDUERAK abian jarri.
  • Etorri-berrien harrera protokolo bat martxan jarri, eskualdeko inmigrazio saileko teknikariaren, euskara sailaren eta Udate-Idazkaritzaren parte hartzearekin

Betetze maila

%100
100