Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Herritarren segurtasuna, trafikoa eta mugikortasuna kudeatzen dituen Departamentua.

Arloko informazioa

Aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz kexak eta eskaerak bideratzen dira eta, hala dagokionean, jarraipena egiten da.

Eginkizunak

Udaltzainok, Euskal Herriko Polizia Legeak 27. artikuluan ezarri bezala, zeregin hauek betetzen ditugu:

Udal-mugarte osoan trafikoa bideratzea, antolatzea eta zuzentzea.

Ordenantzak, bandoak eta gainerako lege-xedapenak bete daitezen arduratzea.

Delituzko ekintzei aurrea hartzeko prebentzioa.

Genero-indarkeriaren biktimei laguntza ematea, Ertzaintzarekin koordinatuta.

Eraikin, instalazio eta gune publikoak zaintzea.

Lankidetza kultura-, kirol- eta gizarte-ekitaldietan.

Lankidetza gatazka pribatuak konpontzeko.

Istripuak, hondamendiak edo ezbehar publikoak gertatzen direnean laguntza ematea, legeetan ohartematen den moduan herri-babeseko planak egiterakoan esku hartuz.

Auzi Poliziaren zereginetan parte hartzea, Auzi Poliziaren Unitateei lagunduz.

Etxeko telelaguntzako gizarte-baliabiderako laguntza.

Leku publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten laguntzea, hala nola jende-bilera handietako ordena mantentzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaigunean.