Zumarditxiki eraberritzeko, Udalak proposatutako aparkaleku alternatiba

Tolosako Udalak Zumarditxikiko aparkalekurako alternatiba lantzeko, lehenik eta behin epe motz, ertain eta luzera begirako aukerak aztertu zituen. Epe ertain eta luzerako aukeren gainean lanean jarraitzen du Udalak.

Epe motzerako aukera bakarra lurrazpiko aparkalekuak erabiltzea zela ikusita, Tolosako aparkalekuaren eta bereziki Zumarditxikiko eta lurrazpiko aparkalekuen azterketa sakona egin du Udalak LEBER enpresaren laguntzarekin.

Azterketa eskuragarri hemen.

Azterketa horren ondorio nagusiak kontuan hartuta, (Zumarditxikiko erabiltzaile gehienak Alde Zaharreko bizilagunak direla eta lurrazpiko aparkalekuetan erabilgarri dauden aparkaleku plaza nahikoa badela) Alde Zaharreko bizilagunei (Alde Zaharra, Euskal Herria plaza eta  Santa Klara kalea) zuzendutako aparkalekuaren alternatiba diseinatu du Udalak.

Proposamena:

Zumarditxikiko 100 aparkalekuak Alondegia eta Lapurdiko lurrazpiko aparkalekuetan eskainiko dira. Beraz, bizilagunek bertan aparkatzeko aukera izango dute eta horretarako Udalak dirulaguntza emango die.

Alde Zaharreko bizilagunek bi bono modalitate izango dituzte aukeran ibilgailua Alondegian edo Lapurdin aparkatzeko: gaueko modalitatea (55€) eta egun osokoa (115€).

Tolosako Udalak bonoen kostuaren %50a ordaintzeko dirulaguntza emango die Alde Zaharreko bizilagunei, hau da, hileko kostuaren erdia ordainduko du.

Dirulaguntza hau jasotzeko ezinbestekoa izango da Alde Zaharrean, Euskal Herria plaza inguruan edota Santa Klara kalean erroldatuta egotea eta aparkaleku pribaturik jabetzan ez izatea. Dirulaguntza emateko bizikidetza unitatea kontuan hartuko da.

Dirulaguntza ordenantza berria garatzeko prozesua abiatu du Udalak. Lanketa prozesua abiatu denez, denbora honetan, bizilagunek proposamenak egiteko aukera izango dute.

Iradokizunak egiteko aukera:

  • @: hirigintza@tolosa.eus
  • Aurrez-aurre: UDATE, herritarren arreta bulegoa (Plaza Zaharra 6A).

Fichier attachéTaille
PDF icon Leber azterketa Zumardi Txiki.pdf6.89 Mo