Arloko informazioa
- Aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz euskararen alorreko informazioa eta kontsultak.
- Euskara ikasteko baliabideen eta arloko udal laguntzen gaineko informazioa.
Jarduerak
- Itzulpen zerbitzua (testuak euskaratzea), bereziki merkataritza, ostalaritza, enpresa eta elkarteei zuzenduta.
- Euskaltegia: euskara ikasteko, alfabetatzeko, EGA titulua ateratzeko edota hizkuntza eskakizunak prestatzeko.
- Diru-laguntzak: euskara ikasteko, establezimenduetako errotuluak euskaratzeko, eta enpresetan euskara planak egiteko.
- Laguntza erabilera planak dituzten enpresei, beren langileak euskaltegian aritzeko.
- Hitzarmenak Tolosako ikastetxeekin, euskarazko errefortzuko eskolak emateko etorkinei.
- Hitzarmenak: bertsolaritza emateko Tolosako ikastetxeetan, tokiko euskal komunikabideak sustatzeko, garapen bidean dauden herrietako hizkuntzak normalizatzeko egitasmoak sustatzeko...
- Tolosan euskararen erabilera normalizatzeko egitasmoak aurrera eramatea zuzenean edo euskara elkarteekin hitzarmenak eginez.
- Euskal produktuen gaineko katalogoaren banaketa Tolosako ikastetxeetan.
- Tolosako Udalean euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak.
Attachment | Size |
---|---|
Euskara Sustatzeko Ekintza Plana 2022-2024 | 2.41 MB |
Erabilera plana 2023-2027 | 1.51 MB |
Tolosako Udaleko hizkuntza-irizpideak | 1.15 MB |