Aurkezpena

Tolosako Udal Liburutegia bi egoitzatan banatutako zerbitzua duzu: helduen liburutegia, Aranburu Jauregian; haurrena, Errotan. Bi gune horiek urtean zehar zabalik daude eta liburuzainok kudeatuak dira.

Horrez gain, liburutegitik bertatik kanpo eskaintzen dizkizugu beste zerbitzu batzuk, liburutegiko hedapenak, alegia. Tolosarrengana gure eskaintza hurbiltzea dute helburu eta hiru dira: Udako liburutegia, Usabal Kiroldegian; Aldaba liburutegia, Aldaba auzoan; eta bi liburu-txoko, Osasun-Zentroko pediatrian. Luzapen bakoitzak bere ezaugarriak eta kudeatzeko era ditu; esate baterako, Udako liburutegia, bere izenak iradokitzen duen bezala, ekainetik irailera dago zabalik, eta Aldaba liburutegia auzokideek kudeatzen dute.

Bestalde, Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko partaide garenez, sareko lineako katalogoan parte hartzen duten 200 liburutegi baino gehiagoren mailegu-zerbitzuak eskura dituzu gure liburutegiko txartelari esker.

Liburutegiko arautegia

 

HELDUEN LIBURUTEGIA