Udako liburutegia

Usabal kiroldegiko kanpoko igerilekuetara eta ondoko solariumera —ekainetik irailera bitarte— etortzen zareten ume, gazte eta helduoi zuzendutako zerbitzua da. Tolosarroi liburutegi-zerbitzua eta irakurketa hurbiltzea du helburu.

Zerbitzuak

  • Irakurketa: helduentzako egunkariak, aldizkariak, komikiak, eleberriak, turismoko gidaliburuak, sukaldaritzari buruzko liburuak... Haurrentzako aldizkariak, ipuinak, komikiak, jolas-liburuak...
  • Liburutegiko txartela.
  • Mailegua: gometxa gorria duten liburuak izan ezik, liburutegi honetako beste dokumentuak etxera eraman daitezke. Era berean, helduen zein haurren liburutegietako liburuak eskatu eta hurrengo egunean igerilekuan jaso daitezke eta itzuli ere bai.
  • WI-FI konexioa.
  • Informazioa: Tolosari eta liburutegi-zerbitzuari buruzkoa.
  • Margoak eta mahai-jokoak.

Zer egin behar da bertan irakurtzeko?

  • Irakurtzekoa aukeratu eta, liburutegiko txartelarekin batera, liburuzainari erakutsi, mailegua egin dezan.
  • Hartutakoa  18:45 baino lehen itzuli behar da, etxetxoaren aurrean jarritako kutxa batean.
  • Txartelik ez baduzu, liburuzainari adierazi, momentuan egingo dizu-eta.
  • Zerbait irakurri nahi baduzu, hartu eta liburutegiko txartelarekin batera liburuzainari erakutsi.
  • Ez bazara bazkide edo txartela eskura ez baduzu, hitz egin liburuzainarekin.

Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 15:00etatik 19:00etara.