Departamentu hau arduratzen da kirol instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruzko kudeaketaz.
Departamentu honen funtsa da herritarron egunerokotasunean bizi ohitura aktiboa eta osasuntsua errotzea, baloreetan oinarritutako kirol eredu baten bidez, eta edonori ahalbidetzea nahi duen kirol ibilbidea egitea (eskola kirola, errendimendua, aisia, terapeutikoa...) adin, sexu, jatorri eta egoera fisiko zein ekonomikoagatik baztertu gabe.
Etengabeko hobekuntzan inspiratu eta oinarritzen den kirol eredua da, errentagarritasun ekonomikoaz gain, giza eta kirol errentagarritasuna ere lortu nahi duena, beti ere, izaera inklusiboa, berdintzailea eta eraldatzailea dituzten ekimenak bultzatu eta babestuz.
Beste zereginetako bat da aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz laguntza pertsonala ematea, herritarrek Kirol Departamentuko instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruz egiten dituzten kontsultetan.
Kirol arloko informazioa - Lerro estrategikoak
-
Jarduera fisikoa = ongizatea binomioa populazioren ADNan txertatzea (haur, gazte, heldu, adineko...).
-
Kirol politika berdintzailea egitea emakume eta gizonen artean, generoari loturiko rolak apurtzen joan daitezen.
-
Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten pertsonei kirola egitea erraztea, pertsona horien gizarteratze eskubidea ahalbideratuz.
-
Eskola kirola eraldatzea eragile guztien atxikimenduz.
-
Kirol elkarte eta kluben egiturak sendotzearen aldeko politikak bideratzea, errendimendua eta lehia ez ezik, jarduera fisiko ez-lehiakorra duten ekimen eta proiektuen sorrera ere hauspotuz.
-
Begirale eta monitoreen formakuntza etengabea bultzatzea, kirola eta jarduera fisikoa garraio izango delarik herritarrak baloreetan hazi eta hezteko.
-
Bertako kirol modalitateei babesa ematea.
-
Kirol instalazio eta ekipamenduen “mapa”. Inbertsio plan iraunkorra.
Dibulgazio-jardueren programazioa
-
Eskola kirola-Kirol federatua-Guztiontzako kirolari lotutako egitarauak.
-
Kirol eskolak (elkarteen egitarauen berri).
-
Kirol instalazioen kudeaketa, erabileren ordenazioa (bazkideak, elkarteak, eskola).
-
Asteburuetako kirol agenda zehatza instalazio bakoitzean: jarduera eta lehiaketa, ikuskizunak...
-
Udal departamentuen arteko zeharkakotasuna.
-
Udal kirol instalazioetan kirola ez denaren berri.
Kirola sustatzeko programa eta jarduerak
- Eskola Kirola. Partaideen zerrenda
- Kirol elkarteak-kirol eskolak. Zerrenda
- Kirol jarduera nagusiak
- Mugi Tolosa: urritik ekainera, asteazkenero (10:30-12:00). Antolatzaileak-laguntzaileak (2019-20ko egutegia)
Attachment | Size |
---|---|
tolosa mugi A5_2019.pdf | 751.35 KB |
KIROL ELKARTEAK 2019-20 web.pdf | 82.27 KB |
Eskola Kirola Kontaktoak eguneratuta 2019-20 web.pdf | 36.22 KB |
2019-20 URTEKO KIROL JARDUERAK web.pdf | 57.09 KB |