Mugi Tolosa

ZER DA MUGI TOLOSA EKIMENA?

MUGI TOLOSA! Astero egiten den tokiko gizarte-estrategiako ekimen bat da, Tolosako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Osasun publikoak eta Osakidetzako zerbitzuek bultzatutakoa. 2014. urtetik bilatzen du jarduera fisikoa egunerokotasunean finkatzea, batez ere, 65 urtetik gorako pertsonen osasun ohiturak indartzeko. Sare sozial bat da, gizarte arloko, osasun-hezkuntzako eta zahar egoitzetako hamabi bat eragilerekin batera eratutakoa, eta helburu du ALDAKETA PERTSONALA ERAGITEA, jarduera fisikoan, elikadura osasuntsuan eta ongizate psikologikoan oinarrituta. Horrela, uste dugu jendeak ohitura osasuntsuak bereganatuko dituela, bizitza aktiboko pertsonen kopurua zabaldu egingo dela eta sedentarioena, aldiz, gutxitu.

MUGI TOLOSA ekimenak eragin duen berrikuntza nabarmenena da belaunaldien arteko harremanak eratu eta errotu direla jarduera fisikoa sustatzearen bitartez: ADIN EZBERDINETAKO PERTSONEN ARTEKO SARE SOZIAL EMOZIONAL PAREGABEA ERATU DA.

Hitzordua:  Asteazkenero 10:30ean eta 11:00etan Tolosako Zerkausian.

Egun bakoitzean antolakuntza elkarte ezberdinen eta Udalaren artean elkarbanatuko da. Parte-hartzaileei txartel bana emango zaie, eta itzuli bakoitza egitean zigilua ezarriko zaie. Boluntarioen lana azpimarratzekoa da eta lan hortan dabiltza hainbat talde eragiletako kideak: Iturriza, Harizpe eta Beti Gazte jubilatu elkarteak; Ilarki elkartea, Goienetxe Fundazioa, Gurutze Gorria, Iurramendi Egoitza, Uzturre Asistentzia Gunea, Osasun Publikoa, Osakidetza eta Nagusilan .

8 ibilbide

Motzenak 543 metro ditu eta luzeenak, berriz, 7 kilometro. Guztiak iraupen eta parte-hartzaileen gaitasuna kontuan hartuta daude diseinatuak, betiere Tolosako hirigunean eta irisgarritasuna bermatuz. Amantegik adierazi du Nafarroa etorbideko eraberritzeak, esaterako, aukera berriak zabalduko dituela.

1. eta 2. ibilbideak

3. eta 4. ibilbideak

5. eta 6. ibilbideak

7. eta 8. ibilbideak

#