Tolosako Udala dagoeneko osasun krisiaren ondorioei aurre egiteko lanean ari da. Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak azaldu duenez, orain arte egoerari eustea, gaitzaren hedapena geldiarazteko beharrezko neurriak hartzea eta bereziki, tolosarren segurtasuna eta ongizatea bermatzea izan dira lehentasunak.