Hirigintzako Plan Orokorra

Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra

Web orrialdea http://apps.geoservicios.com/TOLOSA/

Plan Orokorraren berrikuspen partziala

2014ko abenduaren 5eko Gobernu Batzordean, Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Berrikuspen Partzialari dagokion Aurrerapen dokumentua onartu zen.

Hirigintzako Plan Orokorrak Tolosako hirigintza-erregimen orokorra zehazten du, eta beraz, baita udalerriko gaur egungo eta etorkizuneko hirigintza garapen eredua ere. Baina kontuan izan behar da azken bost urteotan sekulako aldaketa sozial eta ekonomikoak gertatu direla krisiaren eraginez edota horren aitzakian. Horregatik, beharrezkoa da Plan Orokorraren aurreikuspenak egungo errealitateari egokitzea eta Tolosak dituen epe motz-ertaineko erronkei erantzutea.

Horretarako, Plan Orokorra bere osotasunean berrikusi ordez, Planak egiten dituen zenbait proposamen berriro aztertuko dira bere berrikuspen partzialaren bitartez.

Horrela, berrikuspen hori bost fasetan banatzen da:

  1. Aurrerapena.

  2. Irizpide eta helburuak.

  3. Hasierako onarpena.

  4. Behin-behineko onarpena.

  5. Behin betiko onarpena.

Orain AURRERAPEN fasean gaude. Aurrerapen fasean aukera eta proposamen irekiak planteatzen dira, eztabaida sortu eta gero erabakiak hartu ahal izateko.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Arreta zerbitzuan prozesu guztian zehar. UDATEren (udate@tolosa.eus) bitartez, herritarrek hitzordua eskatzeko aukera izango dute, udal teknikariekin biltzeko eta informazioa eskuratzeko. Tel. 943654466.

tolosa.eus web-orrian informazio osoa eta eguneratua kontsultatu ahal izango da.