Hirigintza, azpiegiturak

Departamentuaren egiteko nagusia da hirigintzako funtzio publikoa gauzatzea. Eta horren barruan, udal planeamendua sortzea eta jarraipena egitea; lurzoruaren eta etxebizitzen merkatua erregulatzea; hirigintzari buruzko legeak babestea; etab.

Sarrera

Tolosako Udaleko Hirigintza eta Azpiegituretako Departamentuaren helburu nagusia hirigintzako funtzio publikoa gauzatzea da, hurrengo ahalmen administratiboak baliatuz:

  • Udal planeamendua sortzea, horren jarraipena egitea eta betetzen dela kontrolatzea (plan orokorra, birgaitze planak, plan bereziak...).
  • Lurzoruaren eta etxebizitzen merkatua erregulatzea.
  • Hirigintza-planeamendua eta antolamendua kudeatzea.
  • Herritarren parte-hartzea bermatzea, erraztea eta sustatzea.
  • Hirigintzari buruzko legeak babestea, urratutako hirigintza-ordena berrezartzea eta arau-hausteak zehatzea. Hirigintzako diziplina (betearazpen-aginduak, hur-hurreko aurriaren deklarazioak, etab.).
  • Lurzoruaren eta etxebizitzaren merkatuan esku hartzea.

Hirigintza

Hirigintza-antolamendua eta kudeaketa

  • Udalaren ekimeneko hirigintza-planeamenduko tresnak idaztea eta partikularren ekimeneko planeamendua berrikustea eta gai horiekin lotutako espedienteak abiaraztea, izapidetzea eta ebazpenerako proposatzea.
  • Udalaren ekimeneko hirigintza-kudeaketarako tresnak idaztea, partikularren ekimeneko kudeaketa tresnei buruzko txostenak sortzea eta tresna horiek berrikustea eta gai horiekin lotutako espedienteak abiaraztea, izapidetzea, ebazpenerako proposatzea eta beharrak betetzeari buruzko aktak ematea.
  • Planeamenduaren gauzatze-prozesuaren jarraipena egitea, berriz zatitutako sailak Jabetza Erregistroan jaso eta hirigintza-kuotak likidatu arte, hirigintzako eskubideak eta betebeharrak behar bezala bete direla gainbegiratzea eta dagokien aktak ematea.
  • Udal kartografia mantentzea eta eguneratzea.
  • Jasotzen diren idatzizko kontsultei erantzutea.
  • Ahozko kontsultei erantzutea, espedienteak aztertzeko eta planoak lortzeko aukera erraztuz, eta herritarrekiko zuzeneko harremanen bestelako alderdiak artatzea.

Obra partikularra

  • Hirigintza lizentziak emateko espedienteak izapidetzea: eraikinak eraikitzea, indartzea eta zabaltzea; eraistea, zatitzea, azpiegiturak ezartzea, hirigintzako obra osagarriak, lurrak mugitzea; eta behin-behineko erabilerak ezartzea, erabilerak aldatzea, eta eraikinen eta instalazioen lehen erabilera ezartzea.
  • Obra txikien lizentziak eta obra-jakinarazpenak emateko espedienteak izapidetzea.
  • Jasotzen diren idatzizko kontsultei erantzutea.
  • Ahozko kontsultak erantzutea, espedienteak aztertzeko eta planoak lortzeko aukera erraztuz, eta herritarrekiko zuzeneko harremanen bestelako alderdiak artatzea.
  • Diziplina-espedienteak izapidetzea, hirigintzari buruzko legeak babesteko eta urratutako hirigintza-ordena berrezartzeko.
  • Arau-hausteen zehapen-espedienteak izapidetzea.

Jarduerak

  • Administrazio-lizentzien mende dauden sailkatutako jardueren espedienteak izapidetzea, horiek funtzionatzeko beharrezko egiaztapena barne.
  • Administrazio-lizentzien mende ez dauden sailkatutako jardueren aurreko komunikazioak izapidetzea, horiek funtzionatzeko beharrezko egiaztapena barne.
  • Merkataritza-jardueren eta zenbait zerbitzuren aurreko komunikazioak izapidetzea, horiek funtzionatzeko beharrezko egiaztapena barne.
  • Jasotzen diren idatzizko kontsultei erantzutea.
  • Ahozko kontsultei erantzutea, espedienteak aztertzeko aukera erraztuz, eta herritarrekiko zuzeneko harremanen bestelako alderdiak artatzea.
  • Diziplina-espedienteak izapidetzea, legeak babesteko eta urratutako ordena berrezartzeko.
  • Arau-hausteen zehapen-espedienteak izapidetzea.

Azpiegiturak

  • Azpiegituretako obrak eta/edo udalerrian egin beharreko obra handiagoak planifikatzea.
  • Ezarri beharreko azpiegituren edo egin beharreko obren gauzatze-proiektuak idaztea.
  • Azpiegituren eta/edo obren kontratazio-espedienteak izapidetzea.
  • Esleitutako azpiegitura-obren zuzendaritza edo jarraipena horiek jaso arte.

Antolamendua

  • Tolosako Udalak Hirigintza eta Azpiegituretako Departamentuaren bidez eta ERRETENGIBEL SA udal enpresa publikoaren bidez gauzatzen du hirigintzako funtzio publikoa.

Hirigintza eta Azpiegituretako Departamentua zentzu hertsian

  • Udalerriko hirigintza-lanak betetzen ditu, Alde Zaharrean gauzatzen diren lanak izan ezik.

Plangintza partekatua

Udal ekipamendu eta gune desberdinen inguruko azterketa eta hausnarketa integrala burutu, erabilpen egoki baterako egokitzapenak eginez

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Tolosako ekipamenduen azterketa bat egingo da; (ekipamenduen mapa, erabilerak, birgaitzeko/eraikitzeko lehen- tasunak eta aurrekontu-ildoak …) finkatuko dira.
  • Azterketa horretan oinarrituz, udal eraikinak egokitzeko inbertsioak egingo dira.

Betetze maila

%25
25
Oria ibaiak eskaintzen dizkigun aukerak balioesteko proiektuak garatu, bertako biodibertsitatea zainduz

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Erreken gaur egungo eta etorkizuneko erabilerak definitu eta biodibertsitatearen aldetik hauskorrenak izan daitezkeen eremuak aztertu.
  • Herriguneko erreka bazterrean berdeguneak eta aisialdi guneak sortu. Zumardi txiki berreskuratu.

Betetze maila

%25
25
Alde zaharreko birgaitzea eta biziberritzea sustatu, bizilagunen bizi baldintzak hobetu eta jende gaztea erakarri ahal izateko

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Alde zaharreko birgaitzeari buruzko azterketa egin eta plangintza egokitu.

Betetze maila

%25
25
Tolosako auzo batzuen birgaitzea eta berroneratzea sustatu, auzoz auzoko planak diseinatuz eta eraginkortasun energetikoa barneratuz

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Birgaitzea eta berroneratze beharra duten auzoen identifikazioa.

Betetze maila

%100
100