Mendi Tour Tolosa

Oinarriak 2018

Tolosako Udalak Mendi Tour zine zikloaren egitarauaren baitan film laburren lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren oinarriak honakoak dira:

Parte-hartzea:

  • Nahi duen orok har dezake parte, adin, nazionalitate edo beste inolako mugarik gabe.

  • Partehartzaile bakoitzak gehienez 2 lan aurkez ditzake.

Gaia:

Film laburrak mendiarekin edota abenturekin zerikusia duten esperientziei buruzkoak izango dira.

Laburmetraien baldintzak:

  • Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke.

  • Lanek ez dute 5 minutu baino gehiagoko iraupena izango, izenburuak eta kredituak barne.

  • Lanek formatu digitalean egon beharko dute.

  • Artxibo mota: mpg4 / avi / mov

  • Konpresioa: H264

  • Frame size: 1920x1080 edo 1280x720

  • Lanak orijinalak, aurretik argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dira.

Lanen aurkezpena:

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ondorengo dokumentuak aurkeztuko dituzte:

  1. I Eranskineko instantzia (hemen)

  2. Film laburra formato digitalean
     

Non eta nola:

  • Tolosako Udaleko Udate Zerbitzuan (Plaza Zaharra, 6)

  • Bi artxiboak WeTransfer bidez kultura@tolosa.eus posta elektronikoan

Aurkezteko azken eguna 2018ko otsailaren 16a izango da.

Sariak:

  • Bi sari emango dira, bata 600 eurokoa irabazle nagusiarentzat eta bestea 400 eurokoa, Tolosaldeko lanik onenarentzat.

  • Erabakia epaimahaiak hartuko du eta apelaezina izango da.

  • Erabakia 2018ko martxoaren 3an jakinaraziko da Udaleko web orrian.

  • Gutxieneko kalitaterik bermatzen ez bada epaimahaiak saria ez ematea erabaki dezake.

Epaimahaia:

Epaimahaia gaiarekin lotura duten adituek osatuko dute.

Film laburren proiekzioa:

Aukeratutako film laburren proiekzio, banaketa eta komunikazio publikoaren eskubideak Tolosako Udalari utziko zaizkio esklusiboki.

Aurkeztutako laburmetraiak Mendi Tour Tolosa zikloko programaren barruan sartu ahal izango dira.

Onartzea:

Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du arau hauek onartzen direla, eta hauetan jasotzen ez den guztian antolatzaileek egokiena erabakiko dute.