Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

2017/11/17 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
2017/11/16 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
2017/11/15 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa

Herritarren segurtasuna, trafikoa eta mugikortasuna kudeatzen dituen Departamentua.

Arloko informazioa

Aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz kexak eta eskaerak bideratzen dira eta, hala dagokionean, jarraipena egiten da.

Eginkizunak

Udaltzainok, Euskal Herriko Polizia Legeak 27. artikuluan ezarri bezala, zeregin hauek betetzen ditugu:

Udal-mugarte osoan trafikoa bideratzea, antolatzea eta zuzentzea.

Ordenantzak, bandoak eta gainerako lege-xedapenak bete daitezen arduratzea.

Delituzko ekintzei aurrea hartzeko prebentzioa.

Genero-indarkeriaren biktimei laguntza ematea, Ertzaintzarekin koordinatuta.

Eraikin, instalazio eta gune publikoak zaintzea.

Lankidetza kultura-, kirol- eta gizarte-ekitaldietan.

Lankidetza gatazka pribatuak konpontzeko.

Istripuak, hondamendiak edo ezbehar publikoak gertatzen direnean laguntza ematea, legeetan ohartematen den moduan herri-babeseko planak egiterakoan esku hartuz.

Auzi Poliziaren zereginetan parte hartzea, Auzi Poliziaren Unitateei lagunduz.

Etxeko telelaguntzako gizarte-baliabiderako laguntza.

Leku publikoak zaintzea eta manifestazioak babesten laguntzea, hala nola jende-bilera handietako ordena mantentzen laguntzea, hori egiteko eskatzen zaigunean.

Plangintza partekatua

Mugikortasun jasangarria eta seguru bat lortzeko hezkuntza kanpainak egin

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Oinezbusa, haurrak motor-gabeko garraiobideen bidez eskolara joatea sustatu.
  • Urtero mugikortasun jasangarriaren aldeko ekimen bat egin.

 

Betetze maila

%100
100
Garraio publikoa bultzatu eta motorizatutako garraioan erabilera iraunkorra sustatu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Garraio publikoaren erabilera handitzeko kanpainak eta ekimenak egin.
  • Garraio publikoen intermodalitatea hobetzeko jarduerak egin, adibidez, Geltoki plaza egokituz.
  • Mugikortasun elektrikoa bultzatzeko kanpainak eta proiektuak egin.

Betetze maila

%100
100
Oinezko eta bizikletei lehentasuna emateko plangintzak eta proiektuak garatu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Mugikortasun jasangarriko plangintza berria egin. Emakume eta gizonek duten erabilera desberdina kontuan izan behar da.
  • Mugikortasun plan berrian proposatzen diren jarduerak burutu.
  • Bizikletaren erabilera sustatzeko ekimenak egin, aparkalekuak, ibilbideen egokitzapena eta abar.

Betetze maila

%25
25