Hezkidetza

Tolosako Udalak, 2012an, konpromisoa hartu zuen Tolosako ikastetxeetan Hezkidetza Integralaren Proiektuan laguntzeko, hura bideratzeko eta martxan jartzeko. Proiektu honen helburua da ikas komunitateari laguntzea gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren balioak bultzatzen, hala, balio eta begiramen bera izan dezaten publikoa denak eta pribatua denak, politikoa denak, etxekoa denak, arrazionala denak, afektiboa denak, maskulinoa denak eta femeninoa denak. Era berean, kontua da ikasleak heztea aniztasunean eta ezberdintasunean, aukera-berdintasunean eta indarkeriaren eta sexu-erasoen prebentzioan.

Azken batean, pertsonaren benetako errealizazioaren alde egitea da, Tolosako ikasleek dibertsitate-mota guztiekin errespetuz joka dezatela, denekin jarduteko eta enpatizatzeko gaitasuna eskura dezatela, eta beren familia-loturek, afektibo-sexualek eta lanekoek oinarri izan ditzatela elkartasuna, errespetua, gaitasun kritikoa eta beren egintzen erantzukizuna.

Proiektuaren aurrekariak

2012. urtetik aurrera, proiektu integrala ikas komunitate osoari begira hasi zen, Hezkidetzaren filosofia herriko ikastetxeetan txertatzeko asmoz.

2012an, era berean, Hezkidetza Mahaia sortu zen. Bertan, hasieratik parte hartzen dute Tolosako ikastetxe guztietako ordezkariek, Tolosaldeko Migrazioko teknikariak, Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuek, eta Gazteria eta Berdintasun Departamentuetako teknikariek. Denbora pasa ahala, Tolosako aisialdiko taldeko ordezkariak eta Topaguneko hezitzaileak ere mahaian integratu dira. Mahaian tratatzen diren gaien arabera, Osakidetzako emaginak eta nerabeentzako esku-hartze komunitarioko lan-taldeko ordezkariak ere parte hartzen dute. Alor politikoa ere ordezkatuta dago, Tolosako alkateek ere parte hartu izan baitute.

Proiektua zabaltzen, moldatzen eta egokitzen joan da:

2012. ikasturtetik aurrera, ikasle, irakasle eta gurasoekin landu da hezkidetza egitasmoa. Proiektua lantzen eta zabaltzen ari den heinean, beharrezkotzat jo da prestakuntza ikastaroak eskaintzea ikas komunitateko jangeletako eta Kirol Mahaiko hezitzaileei ere.

Era berean, hezkuntzarekin zerikusirik duten beste arloak ere proiektu honen barruan landu dira. Azpimarratzekoak dira Heziketa bereziko irakasle, ikasle eta gurasoekin egindako lan-prozesua, aniztasunarekiko harreragunearen sorrera eta Eskola Kirola arloan egindakoa. Gurasoek, ikasle eta irakasleek, jangelako hezitzaileek eta eskola-kiroletako monitoreek prestakuntza ikastaroak jaso dituzte.

 

Berdinsex: aholkularitza sexologikoa Kultur Etxean

Jakina da, gaur egun, gazteek zein helduek informazio asko daukatela berdintasunaren eta sexuaren inguruan. Baina informazio asko izanda ere, ligatzeko orduan lotsa edo segurtasun falta agertu daiteke; bikotean nola jokatu behar den beti ez da jakiten; desioaren orientazioaren inguruan dudak sor daitezke; bikote bat apurtzean egonezina sor daiteke; zalantzak kasu batean edo bestean zein den antisorgailu egokiena... Eta sortu daitezke sexualitatearen inguruko beste hainbat galdera, lagunekin eta aldizkarien bidez erantzuten zailak direnak.

  • Non: Tolosako Kultur Etxean. Trianguloa, 1

  • Noiz: hilabeteko azken asteazkenean (abuztuan izan ezik)

  • Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara

  • Posta elektronikoa: berdinsex@gmail.com

  • Nola: zuzenean azaldu, edo postaren bidez hitzordua eskatu edo inprimakia bete.

  • Elkarrizketa pertsonalak (indibidualak, bikotean edo lagunekin)

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA