Ingurumena

Helburu nagusia da jasangarriak diren udal politikak sustatzea, eragin handia baitute ingurumenaren alde egiten ditugun tokiko ekimen txikiek. Egungo hazkunde eta kontsumo eredua baliabideen agortzea, biodibertsitatearen galera eta aldaketa klimatikoa eragiten ari da. Hori dela eta, Udalak proiektu jasangarriak bultzatzen ditu, baliabideen erabilera eraginkorra sustatuz eta ingurumenaren kalitatea hobetuz, izan ere, bertan bizi garenon bizi-kalitatea oso lotuta dago gure ingurumenaren egoerarekin.

Arloko informazioa aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz ematen da, herritarrek udalerriko ingurumenari buruz eta eskaintzen ditugun zerbitzu eta jarduerei buruz egiten dituzten kontsultetan.

Jarduerak

Hauexek dira jarduera nagusiak:

  • Ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, horien artean, Tokiko Agenda 21aren prozesukoak.

  • Dibulgazio-jardunaldiak eta ingurumenarekin lotutako beste sentsibilizazio ekitaldi batzuk antolatzea.

  • Tolosako Ingurumen Zentroarekin (TIZ) eta Tolosako ikastetxeekin Eskola Agenda 21 programaren koordinazioa.

  • Energiaren aurrezpenarekin zerikusia duten ekimenak eta plangintzak bultzatzea eta negutegi efektuko gasen urteroko inbentarioa kalkulatzea.

  • Nekazaritzarekin zerikusia duten proiektuen kudeaketa. Iurramendiko Baratza Parkea eta Santa Lutziako Nekazaritza Hazitegia.

  • Natura kapitala eta eremu babestuak zaintzeko eta balioan jartzeko planifikazioa egitea eta ekimenak bultzatzea.

  • Landa eremuan burutzen diren jardueretan txostenak egitea ingurumenari eragiten dioten ataletan.

  • Bide homologatu eta seinaleztatuak mantentzea eta hobetzea.

  • Auzokonposta programaren kudeaketa.

Plangintza partekatua

Pertsonen osasunean eragina izan dezaketen ingurumen arriskuen kontrola egin eta ingurumen kalitateari buruzko informazioa eman

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Ingurumenaren kalitateari buruzko informazioa eskura jarri, udal web gunearen bitartez. Gutxienez airearen kalitatea, ibai eta erreken uraren kalitatea eta lur kutsatuen inguruko informazio eguneratua agertuz.

Betetze maila

%25
25
Soinu kutsadura gutxitzeko plangintza eta jarduerak egin

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Egin berri den Tolosako Soinu Mapan oinarrituz, soinu kutsadura gutxitzeko plangintza edo jarduera konkretuak egin.

Betetze maila

%25
25
Energia-kontsumo arduratsu eta eraginkorra eta energia berriztagarriak sustatu bizitegietan eta hirugarren sektorean

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Alderdi bioklimatikoak integratu eta bultzatu etxebizitza berriak egiterakoan.
  • Leiho zaharren berrikuntza, kristal bikoitzekoa leihoak jarriz eta inguruko arotzeria berrituz.
  • Eraikuntzen kanpo egituren birgaikuntza, material isolatzailea jarriz.
  • Etxebizitzetan, kondentsazio galdarak instalatu.
  • Etxebizitzetan, erregaiaren aldaketa, gasoliotik gas naturalera.
  • Balbula termostatikoak ipini erradiadoreetan.
  • Barne tenperatura mugatu, udan ezingo da tenperatura 26ºC-tik eta neguan 21ºC baino altuagoa izan.
  • Kontsumo baxudun lanparen instalazioa.
  • Tresna elektronikoak erosteko orduan, energia eraginkortasun irizpideak barneratu.
  • Ekintza honek Alkateen Itunaren 34, 35, 36, 37, 38, 39, 40, 41 , 42 eta 56, 57, 59 eta 59 ekintzak barne hartzen ditu.

 

Betetze maila

%25
25
Tolosak duen landa eremu eta ekosistema aberats eta baliotsuak zaindu eta aberastu lurren kudeaketa egoki bat eginez eta kustodia hitzarmenak indartuz

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Kontserbazio ikuspuntu batetik lur zaintzailetza edo kustodia hitzarmenak zabaldu eremu gehiagoetara.

Betetze maila

%38
38
Herritarrei zuzendutako kontsumo arduratsu eta osasuntsuaren inguruko sentsibilizazio kanpainak egin

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Urtero kontsumo arduratsu eta osasuntsuaren inguruko kanpaina bat egin.

Betetze maila

%25
25
Erreken ibilguak eta ertzak zaintzeko planifikazioa egin eta garatu herritarrekin eta beste erakundeekin elkarlanean

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Ura agentziarekin erreken inguruko urteroko plangintza egin.
  • Landare inbaditzaileak kentzeko eta ibai ertzetako habitata berreskuratzeko jarduerak egin.
  • Ibaietatik hondakinak ateratzeko jarduerak egin urtero herritar eta elkarteekin elkarlanean.

Betetze maila

%75
75
Sentsibilizazio kanpainak egin ibai eta erreken garrantzi ekologikoa balioan jartzeko

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Oria ibaian aurkitu ditzakegun espezie esanguratsuenen gida bat egin.
  • Ibilbide gidatuak antolatu ibaiaren biodibertsitatea ezagutzeko.

Betetze maila

%75
75