Kirolak

Departamentu hau arduratzen da kirol instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruzko kudeaketaz.

Departamentu honen funtsa da herritarron egunerokotasunean bizi ohitura aktiboa eta osasuntsua errotzea, baloreetan oinarritutako kirol eredu baten bidez, eta edonori ahalbidetzea nahi duen kirol ibilbidea egitea (eskola kirola, errendimendua, aisia, terapeutikoa...) adin, sexu, jatorri eta egoera fisiko zein ekonomikoagatik baztertu gabe.

Etengabeko hobekuntzan inspiratu eta oinarritzen den kirol eredua da, errentagarritasun ekonomikoaz gain, giza eta kirol errentagarritasuna ere lortu nahi duena, beti ere, izaera inklusiboa, berdintzailea eta eraldatzailea dituzten ekimenak bultzatu eta babestuz.

Beste zereginetako bat da aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz laguntza pertsonala ematea, herritarrek Kirol Departamentuko instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruz egiten dituzten kontsultetan.

 

 

Kirol arloko informazioa - Lerro estrategikoak

  • Jarduera fisikoa = ongizatea binomioa populazioren ADNan txertatzea (haur, gazte, heldu, adineko...).

  • Kirol politika berdintzailea egitea emakume eta gizonen artean, generoari loturiko rolak apurtzen joan daitezen.

  • Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsoriala duten pertsonei kirola egitea erraztea, pertsona horien gizarteratze eskubidea ahalbideratuz.

  • Eskola kirola eraldatzea eragile guztien atxikimenduz.

  • Kirol elkarte eta kluben egiturak sendotzearen aldeko politikak bideratzea, errendimendua eta lehia ez ezik, jarduera fisiko ez-lehiakorra duten ekimen eta proiektuen sorrera ere hauspotuz.

  • Begirale eta monitoreen formakuntza etengabea bultzatzea, kirola eta jarduera fisikoa garraio izango delarik herritarrak baloreetan hazi eta hezteko.

  • Bertako kirol modalitateei babesa ematea.

  • Kirol instalazio eta ekipamenduen “mapa”. Inbertsio plan iraunkorra.

Dibulgazio-jardueren programazioa

  • Eskola kirola-Kirol federatua-Guztiontzako kirolari lotutako egitarauak.

  • Kirol eskolak (elkarteen egitarauen berri).

  • Kirol instalazioen kudeaketa, erabileren ordenazioa (bazkideak, elkarteak, eskola).

  • Asteburuetako kirol agenda zehatza instalazio bakoitzean: jarduera eta lehiaketa, ikuskizunak...

  • Udal departamentuen arteko zeharkakotasuna.

  • Udal kirol instalazioetan kirola ez denaren berri.

Kirola sustatzeko programa eta jarduerak


Parte hartzen

Plangintza partekatua

Kirol instalakuntzak eta ekipamenduak indartu eskaintza zabaltzeko eta egokitzeko

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Kirol instalakuntzen kudeaketa eredua: egoeraren diagnosia, eredu ezberdinen balorazioa.
  • Kirol jardueren deszentralizazioa. Ekipamenduetatik kalera atera, bisibilitatea emateko (gizarte aktiboarekin lotuta, lehenengo lerroa). Ibaiaren erabilera ezberdinak uztartzeko erabakiak hartu eta espazioen ordenazioa ahalbideratu.
  • Eskualde mailako osagarritasuna landu.

Betetze maila

%90
90
Tolosako kirol elkarteen egitura sendotu eta monitoreak formatu eredu berrietan eta baloreetan

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Kirol elkarteekin diru-laguntzen hausnarketa prozesu bat ireki, behar eta balore berrietara egokitzeko asmoarekin.
  • Monitoreen formakuntza etengabea baloreetan, berdintasunean eta euskaran. Aldundiarekin elkarlanerako guneak jorratuz.
  • Eskola kirola eraldatze bidean jarri eragile guztien konpromisuarekin helburu, arau eta ekintza mailan. Diru laguntza ugaritzea ezinbestekoa da, duintasuna eta sinesgarritasuna eman nahi bazaio. Era berean, antolatzen diren jardueretan gazteen garapen integrala sustatu, sexuaren araberako estereotipoak eta rolak saihesteko mekanismoak martxan jarriz.
  • Kluben eredu lehiakorra eta kirol praktika egituratuak ez ezik, naturan kokatutako kirol eta jarduera fisiko ez lehiakorra sustatzen duten klub ereduen sustapena hauspotu.

Betetze maila

%75
75
Partaidetzazko kirol-jardueren bidez, aisia helburu duen kirol eredua bultzatu

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Kirol eredu desberdinak eta eskaintza desberdinak erakusteko sentsibilizazio kanpaina egin. Kanpainetan, ez da erabiliko hizkuntza eta irudi sexistarik dokumentu, publizitate edo beste edozein materialetan.
  • Jarduera fisikoa famili giroan diseinatua, kontziliaziorako bideak jorratuz.
  • Naturari begiratzen dion kirola eskaini.
  • Kirol minorizatuen eskaintza areagotu.
  • Emakumeei zuzendutako kirol jardueren antolaketa
  • Eredu eta balio berrietara egokitzen diren erreferentziazko kirol-ikuskizun, jarduera eta praktikak bultzatu, izaera ludikoa, hezigarria eta ez-lehiakorra izango dutenak, eta lehentasuna eman osasunari, jarduera fisikoari eta ingurune naturala errespetatzeari. Eta, era berean, beste balore batzuk sustatu, besteak beste, lankidetza, taldean lan egitea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. )
  • Helburu hauek dituzten klubak indartu (Zumardia elkartea besteak beste).

Betetze maila

%75
75
Bizi ohitura osasungarria sustatu aktibitate fisikoaren bidez

Ekintzen garapena ebaluatzeko erreferentziazko jarduera:

  • Zeharkakotasun politikak indartu eta sinergiak aprobetxatu kolektibo ezberdinekin (haur, gazte, heldu, adineko pertsonak).
  • Osasungintzarekin batera EKINTZA oso bat landu eta martxan jarri.
  • Pertsonen behar desberdinei egokitutako aktibitate fisikoa eskaini, emakumeen parte-hartzea sustatuz.
  • Asia aktiboa eta ohitura osasuntsuekin bultzatzeko jarduera “transbersalak”.
  • Espazio urbanoa “birkonkistatu” (diseinuan, baliabideetan erreparatuz) herritarron aktibotasuna probokatzearen alde, eredu formala eta egituratuetatik kanpo, norberaren iniziatiba eta sormenari protagonismoa emanez.

 

Betetze maila

%65
65