Oinarriak

Udalak antolatzen duen Iñauteriko karroza eta konpartsen Lehiaketan izena emateko epea datorren astelehenean goizeko 10:00etan zabalduko da.

2017 INAUTERIKO KARROZA ETA KONPARTSEN LEHIAKETAREN OINARRIAK.

MODALITATEAK ETA TALDEAK
Karrozak.
Gutxieneko neurriak:  2,5 mt. zabal, 7 mt. luze eta 1 mt. altu izango da plataforma.
Derrigorrezko baldintzak: ibilgailu baten gainean egina edo atoian eramana; soinu ekipoa; emanaldia; extintorea; eta, gutxienez 5 partaide (> 5 urte).
Konpartsak.
Gutxieneko neurriak: 2 mt. Zabal, 3 metro luze.
Derrigorrezko baldintzak: emanaldia.
Taldeak:

  • A taldea: 25 lagun baino gehiago.
  • B taldea: 13 eta 25 bitartean.
  • C taldea: 6 eta 12 bitartean.
  • D taldea: 1 eta 5 bitartean.


IZENA EMATEKO
Tolosako Kultur Etxean, edo Udalaren web orrian (www.tolosa.eus) eman behar da izena. Epea 2017ko otsailaren17an bukatzen da (ostirala, kalderero bezpera),  13:00etan.
Izena emandakoan, zenbaki bat jasoko du parte hartzaileak. Zenbaki hori, emanaldian, bistan jarri behar da.

EPAIMAHAIA
Zortzi kidek osatuko dute epaimahaia: Festa Batzordeko lehendakariak, Tolosako Udalaren bi ordezkarik (Jaiak eta Berdintasun sailak) eta Inauterietako karroza eta konpartsen lehiaketako ohizko parte hartzaileen bost ordezkarik: aurreko urteko bost horietatik denbora gutxiena daramaten biek jarraitzen dute hurrengo urtean ere, eta falta diren hirurak aurreko urteko irabazleen artean  zozketan bidez osatuko dira. Epaimahaiak emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango du. Ahal den heinean, sexu bakoitzak %40ko ordezkaritza izango du.

SARIAK
Sarituek txapela bana jasoko dute, zer sari den idatzita duela. Sariak hauexek izango dira:

  • Karrozen lehen saria.
  • A taldeko konpartsen lehen saria.
  • B taldeko konpartsen lehen saria.
  • C taldeko konpartsen lehen saria.
  • D taldeko konpartsen lehen saria.
  • Karroza/konpartsa berdinzalenaren saria.


EPAIA ETA SARI BANAKETA
Epaia 2017ko martxoaren 3an (Piñata igandearen aurreko ostirala). Bertan emango zaizkie txapelak irabazleei.

DIETAK
Inauteriaren ondoren, taldeek aurkeztutako datuak eta argazkiak ikusita, Udalak erabakiko du zein taldek izango duten dieta, eta zenbatekoa.
Dieta jaso ahal izateko, inauteriaren ondoren, derrigorrez  aurkeztu behar da: (on line edo Kultur Etxean)

  • Karroza edo konpartsaren datuak (datu orria behar bezala beteta).
  • Karroza edo konpartsaren argazki bat. Argazkian parte hartzaile guztiak eta plataforma garbi ikusi behar dira.
  • Argazkiak eta datuak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 10ean bukatzen da, 13:00etan. (Piñata igandearen hurrengo ostirala).


BERDINTASUN IRIZPIDEAK
Oro har, modu positiboan baloratuko dira harreman parekoak islatzen dituzten karrozak eta konpartsak, edota emakumezkoen partaidetza bultzatzen dutenak eta emakumeenganako edo bestelako identitate sexualenganako pentsamolde diskriminatzaileak  sahiesten dituztenak (lesbianak, homosexualak, transexualak, intersexualak). Balorazioa egin aurretik, epaimahaikideei berdintasun irizpide horien xehetasunak helaraziko zaizkie.

FERIALEKUA ERABILTZEKO ARAUAK

  • Feriala erabiltzeko Udaleko kultur sailaren baimena behar da.
  • Erabiltzaile bakoitzari bere kokapena zein den adieraziko zaio.
  • Karroza eta konpartsa handiek lehentasuna izango dute.
  • Gune bakoitzean erabiltzailearen partehartze zenbakia jarriko da. Talde bakoitzak emandako tokia erabiliko du, sarbideak libre utziz.  Eta, taldearen ardura izango da gune hori baldintza onetan mantetzea.
  • Karrozen eraikuntza prozeduran halanola desmontaketan sortzen diren zaborrak, Udalak ferialekuaren kanpoaldean jarriko dituen edukinontzietara bota behar dira.
  • Debekatuta dago kotxeak ferialeku barruan egotea.
  • Arau hauek betetzen ez dituena Udalak -bi aldiz ohartarazi ondoren-  zigortu egingo du.
  • Inauteri egunetan Karrozak eta konpartsa handiak erremolkatzeko erabiltzen diren traktorean etab. ezin daitezke ferialaren barruan utzi. Kanpoaldean horretarako prestatuko den gunean utzi behar dira.


BESTERIK

  • Karroza eta Konpartsek jende aurrean agertzen dituzten kontsumo ohiturak eredugarriak izan behar dute. Zentzu horretan, ez eraman edari alkoholikorik agerian. Alkohola modu arduratsuan kontsumitzea helduek, aldean behin, neurriz eta kontuz egitekoa da.
  • Konpartsak egiteko ez dira kotxeak erabiliko.
  • Konpartsa edo karrozatan ez da publizitaterik egingo.
  • Arratsaldeko zezen ikuskizunaren aurreko eta ondoko ohiko txarangen kalejiraren ibilbidea libre utzi behar da.  (Zezen plaza, Oria Kalea, San Frantzisko Kalea, Trianguloa, Korreo Kalea, Berdura plazara). Ibilbidearen albotan dauden karrozek eta konpartsek, Kalejira pasatzen ari denean megafonia itzalita mantendu behar dute. Arau hau betetzen ez duenak ez du dietarik jasoko.
  • Karroza eta konpartsen emanaldi guztiek gaur erdiko 12:00etarako amaitu behar dute, eta ezin dute goizeko 08:00ak baino lehenago hasi.
  • Karroza konpartsen sonido ekipoak gehienez 1.500 W izango ditu.


AZKEN ARAUA
Lehiaketan parte hartzeko izena emateak berekin du arautegi hau eta bere eranskina onartzea.
Epaimahaiaren eskumena da lehiaketa honetan sortu daitezkeen arazoen gaineko erabakia hartzea.