Inauterietako Berdintasun Saria

Sari honen helburua da berdintasunezko harremanak indartzea emakumezkoen eta gizonezkoen artean, eta emakumezkoen parte hartzea eta protagonismoa nabarmentzea. Halaber, jomuga du jaien esparruan berdintasunaren aldeko mezu sinbolikoak eta kulturalak sortzea.

2020

Karroza/konpartsa berdinzaleenren saria: “Sufragistak

Eremu publikoan eta, zehatzago, jai eremuan emakumeen parte hartzea eta protagonismoa bultzatzeagatik, berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko mezuak zabaltzeagatik eta aldarrikapen esplizitua egiteagatik saritu dute Sufragistak taldea. Hori dena inauteri girora egokitzeko egin duten lana ere azpimarratu du epaimahaiak.

2019

Karroza/konpartsa berdinzaleenren saria: “Akelarre

Karroza berdinzaleenari 'banderola berdinzalea' eman dio iaz kategoria berean saritua izan zen taldeak. Banderola hau urtez urte karroza berdinzaleenak eramango du eta eskuz esku igaroko da. Berdintasunezko emakumezkoen eta gizonezkoen arteko harremanak indartu, emakumezkoen parte hartzea eta protagonismoa nabarmendu eta berdintasunaren eta sexu-genero aniztasunaren aldeko mezu sinbolikoen eta kulturalen sorrera sustatzea dugu jomuga.

2018

Karroza/konpartsa berdinzalenaren saria: “Casi-no”

2017

"Dragturnotik Tolosara” izan da 2017ko karroza onena eta berdinzaleena

2016

Aurten bigarrenez karroza eta konpartsa berdinzaleena ere saritu da, eta "Kuku erlojua 2.0." konpartsaren esku erori da. Bi sari eraman ditu taldeak.

2015

Aurten estreinakoz gainera, karroza edo konpartsa berdizaleena saritu da. “PUSSY RIOT” izan da saritua.